Web
Analytics
Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado bigarren urtez nagusi Kros Mistoan - Lasterketak.eus Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado bigarren urtez nagusi Kros Mistoan - Lasterketak.eus

Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado bigarren urtez nagusi Kros Mistoan

172 bikotek eman zuten izena eta 156k bukatu zuten lasterketa

Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrak, bigarren urtez nagusi izan dira Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Kros Mistoan. Joan den larunbatean, urriak 29, izan zen bikote mistoen lasterketaren hirugarren edizioa, eta irabazleek 23 minutu eta 51 segundutan osatu zuten 6.700 metroko ibilbidea; iazko marka hobetu zuten, horrenbestez, Gaztañagak eta Cuadradok. Nerea Amilibia eta Xabier Roteta – 2009ko irabazleak – (24:47) sailkatu ziren bigarren postuan, eta podiumeko hirugarren koxka Oier Ibarmia eta Aitziber Ibarmiarentzat (25:20) izan zen. Maitane Aizpuru eta Mikel Ruiz de Argandoña izan ziren azpeitiarren artean azkarrenak.

Parte-hartzeari dagokionez, izen-ematea iazkoaren paretsu ibili zen: 172 bikotek eman zuten izena, eta 156 izan ziren lasterketa bukatu zutenak.

Iturria: www.uztarria.com

 

Artxibo
Event Search