Web
Analytics
Manuel Merillasek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Flysch Traileko mendi maratoia - Lasterketak.eus Manuel Merillasek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Flysch Traileko mendi maratoia - Lasterketak.eus

Manuel Merillasek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Flysch Traileko mendi maratoia

ZUMAIA FLYSCH TRAIL MENDI LASTERKETA

BALEIKE.EUS. Hiru ordu eta 29 minutu behar izan ditu Merillasek lasterketa nagusiko 42 kilometroak osatzeko, eta bigarren izan den Ismail Razgari lau minutu pasa atera dizkio helmugan. Emakumeen lasterketan aldeak are handiagoak izan dira. Oihana Kortazarrek ez du mailako aurkaririk izan, eta ia ordu erdiko aldea atera dio Paloma Grauri. 4:09:27ko marka egin du Kortazarrek. Maratoi erdian Raul Garcia Castan (1:37:57) eta Alizia Olazabal (1:55:33) izan dira irabazleak. Zumaiarren artean azkarrenak izan dira Mikel Etxeberria maratoian, eta Txetxu Tamayo eta Sonia Albarez maratoi erdian.

INFO+: http://baleike.eus/zumaia/1436123779317

Artxibo
Event Search