Web
Analytics
Maratoi Erdian partaidetzan marka hautsi dute, baina ez denboran - Lasterketak.eus Maratoi Erdian partaidetzan marka hautsi dute, baina ez denboran - Lasterketak.eus

Maratoi Erdian partaidetzan marka hautsi dute, baina ez denboran

Gizonezkoetan William Chebor izan da aurten ere irabazlea eta emakumezkoetan Yesenia Centeno

Denboran marka hautsi nahi zuten Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren Oroimenezko XVI. Nazioarteko Maratoi Erdian. Baina, atzo
arratsaldean jokatu zen lasterketan parte-hartzean bakarrik hautsi zen marka; inoiz baino korrikalari gehiagok irten zuten 21.097 metroko lasterketan: 1.249k hain zuzen ere. Iaz bezalaxe, aurten ere, lasterketako irabazlea William Chebor keniarra izan zen gizonezkoetan. Iazko denbora baino hobea egin du aurten: 01:01:06 egin du (kilometroko 02:54ko erritmoarekin) eta iaz 01:03:00.

Emakumezkoetan, Yesenia Centenok egin zuen aurrena, baina honek ere  ez  zuen  markarik  hautsi: 01:10:09 egin zuen atzo. Centenok berak 2003an denbora hobea egin zuen Azpeitia-Azkoitia maratoi erdian: 01:09:59.

Azkoitiko eta Azpeitiko lasterkarien artean azkarrena Gotzon Aranburu izenpean parte hartu zuen Inaki Zubizarreta azpeitiarra izan zen, 01:11:13 eginda. Emakumeen artean, Onintza Zeberio izan zen azkarrena, lasterketa 01:23:12 denboran bukatuta. Zeberiok gainera, Maratoi Erdiko Gipuzkoako Txapelketako txapela ere jaso zuen atzo.

Ibilbidea estreinatu dute
Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian ibilbide berria estreinatu dute, aldapak-eta kenduta. Lasterketaren antolatzaileen arabera,
lasterkarientzako ibilbide erosoagoa egiteko asmoarekin aldatu dute. Atzo, ibilbide berriarekin gustura zeuden bai antolatzaileak bai parte-hartzaileak. Korrikalari batzuek lasterketaren bukaeran UROLAKOSTAKOHITZAri adierazi ziotenez, «ibilbide azkarra da, ia aldaparik gabe. Hori bai, toki batzuetan bihurgune estu samarrak ditu. Baina gustatu zaigu».

Antolatzaileetako batzuk ere lasterkariak ibilbidearekin gustura azaldu zirela zioten: «Aurrenekoek harrapatu eta pasatzearen kontu hori saihestu dugu ibilbidea aldatuta, eta alde horretatik lasterkariak gustura daude. Lasterkariei bidea erosoagoa egiteko aldatu
dugu, eta haiek gustura daudene gu ere halaxe gaude, gustura».

 

Artxibo
Event Search