DEIA. Mendi lasterketa batekin hasiko da, 11:00etan, gaurko jai eguna Ariatza auzoan. Bizkargira igo beharko dute kirolariek, banan-banan, duela mende erdi egindako 33 minutuko marka hobetzeko. Ostean paella jana eta ume jolasak izango dira, iluntzean sardina jana eta Mariachi Real Aztecaren emaldia izango direlarik. Igandean meza eta Baso Txoritxu dantza taldearen saioa izango dira, 13:30ean ohiko Saragiaren hiletarekin jaiei agur esateko.
http://www.deia.com/2013/09/20/bizkaia/costa/mendi-igoera-eta-mariatxiak-ariatzako-jaietan
Share This Post