Web
Analytics
Mendi lasterketa lehendabizi eta babarrun jana ondoren bihar Aian - Lasterketak.eus Mendi lasterketa lehendabizi eta babarrun jana ondoren bihar Aian - Lasterketak.eus

Mendi lasterketa lehendabizi eta babarrun jana ondoren bihar Aian

Dagoeneko 125 korrikalarik izena emana dute bihar Aian, bertako udalak eta Aiako Kirol Elkarteak antolatu duten I. mendi lasterketarako. Lehendabizi lasterketa eta ondoren babarrun jana, herriko jatetxeetan. Hori da jai antolatzaileen asmoa, jendea erakarri mendiko lasterketan parte hartzera eta gero herriko babarruna eskaini, bazkaltzen herrian geratu daitezen.

'Bizi Iturri' jaia izendatu dute eta aurrera ateratzeko arlo ezberdinetako jendearen arteko elkarlana izan da. Aurrerantzean ere badute asmorik, besteak beste landare azoka edo udaberri alderako prestatuko dituzten ekimen desberdinak. «Herrian ditugun produktuak balorean jarri nahi digutu eta nekazariek ere beraien produktuak plazaratzeko bide berriak irekitzen lagundu», zioen Igor Iturain alkateak.

Biharko mendi lasterketa herriko plazatik abiatuko da goizeko 11.30tan, eta 8,2 kilometroetako ibilbidean Pagoetako gurutzeraino igo eta jeitsi beharko dute lasterkariek. Oraindik izenik eman ez eta parte hartu nahi duenak bihar bertan eman dezake izena.
Lasterketa amaitu ondoren, babarrun jana herriko jatetxeetan, sakramendu guztiekin, eta menua osatzeko etxean egindako postrea, edari eta kafearekin. Guztia 15 eurotan. Parte hartuko dute jatetxeak: Arruti, Jauregi, Kanua, Errota, Altxerri eta Satxota. Jatetxe bakoitzak gehienez 30 lagun onartuko ditu.

Inguruko herritarrei jai honetan parte hartzera animatzen zaie, bi ekintzetan ez bada ere, mahai batean herriko jaki goxoak dastatu eta gozatuz. Ea eguraldiak laguntzen duen jaia borobiltzeko.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search