Web
Analytics
Oier Ariznabarreta eta Aitziber Ibarbia azkarrenak Eretzako Igoeran - Lasterketak.eus Oier Ariznabarreta eta Aitziber Ibarbia azkarrenak Eretzako Igoeran - Lasterketak.eus

Oier Ariznabarreta eta Aitziber Ibarbia azkarrenak Eretzako Igoeran

Eretzako tontorra lainopean zegoen, baina eguraldi polita egiten zuen lasterka egiteko. Ia 15 km dituen ibilbide azkarreko lasterketa bat da Eretzako Igoera, baina lehenengo zatian aldapa gogorrak ere baditu. Oier Aiznabarreta (1:06:02) eta Aitziber Ibarbia (1:25:00) izan dira azkarrenak.

Mutilen artean, Oier izan da lehena Eretzako tontorran Jokin Lizeaga eta Zuhaitz Ezpeletaren aurretik; baina jeitzieran, Zuhaitzek Jokin gainditu egin du bigarren postuan helmugaratuz.

Nesken artean aldiz, Montse Vazquez izan da lehena Eretzako tontorran, baina jeitzieran, Aitziberrek esperientzia gehiago duela erakutsi du, Montse gaindituz eta lehena helmugaratzen. Atzetik, Ainhoa Jauregi hirugarrena izan da Eretzako tontorran, baina jeitzieran Senayet Misgana afrikarrak aurre hartu dio.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA :
1. OIER ARIZNABARRETA 1:06:02
2. ZUHAITZ EZPELETA 1:06:47
3. JOKIN LIZEAGA 1:07:40
4. MOHAMED BOUGHRASS 1:09:12
5. FRANCOIS CHAMPAGNE 1:12:33

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA :
1. AITZIBER IBARBIA 1:25:00
2. MONTSE VAZQUEZ 1:26:31
3. SENAYET MISGANA 1:27:19
4. AINHOA JAUREGI 1:29:18
5. LOLI BENITEZ 1:36:19

ARGAZKIAK / FOTOS [euskaltrail]

SAILKAPEN OSOA / CLASIFICACIÓN COMPLETA

 

Iturria: www.euskaltrail.com

 

Artxibo
Event Search