Web
Analytics
Orioko Herri Lasterketa urriaren 23an, Ikastolak antolatuta - Lasterketak.eus Orioko Herri Lasterketa urriaren 23an, Ikastolak antolatuta - Lasterketak.eus

Orioko Herri Lasterketa urriaren 23an, Ikastolak antolatuta

7 eta 14 kilometroko bi distantzia izango dira eta parte hartzeko izenak emateko epea zabalik dago

Datorren urriaren 23an, igandea, Orioko Herri Lasterketa ospatuko da goizeko 11:00etan hasita, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Lasterketa berezia izango da, bi distantzia izango baititu: 7km. eta 14 km. Honela, norberak bere gogo eta indarraren arabera nahi duen distantzian parte hartu ahal izango du.

Lasterketa 16 urtetik gorakoen-tzat izango da, eta izena emateko, edo beste argibideetarako www.herrikrossa.com edota www.oriokoikastola.net webguneetara jo behar da.

Dagoeneko izenak emateko epea zabalik dago. Prezioaren aldetik, zortzi euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

Iturria: www.diariovasco.com

 

Artxibo
Event Search