Atzo goizeko 7:30ak aldera erabaki gogorra hartu zuen atzo Patxi Caminosek. Zazpi aldiz Txindokiko tontorreraino igo eta gero, bere erronka bertan behera uztea erabaki zuen mendizaleak. Ostiral arratsaldean, 6etan, eman zion hasiera bere erronkari eta hamahiru ordu geroago bertan ebhera uztea erabaki zuen. «Zazpigarren buelta egin eta gero gaizki nengoen. Zortzigarrena egiten hasi ninztenean zorabiatu egin naiz eta uztea erabaki dut», aitortu zuen Caminosek. Mendizaleak esan zuenez, «nekeak baino gehiago presioak eragotzi dit aurrera jarrai-tzea. Oso urduri nengoen eta ezin nuen jarraitu».
Patxiren asmoa, Txindokira 12 aldiz igotzea zen eta horretarako gogor entrenatu da azken hilabeteetan. «Duela aste batzuk proba egin nuen oso ondo egin nituen lehen sei bueltak eta gai ikusi nuen nire burua erronka buru-tzeko, baina proba hasi orduko oso urduri nengoela konturatu nin-tzen. Lehen bost bueltak gaizki egin nituen. Seigarrena, berriz, gustora bukatu nuen baina zazpigarrena egin eta gero tentsio handia nuen eta ezin nuen».
Caminosek esan zuenez, «ilusio handiarekin entrenatu eta prestatu dugu Txindokira igotzeko erronka hau, baina presioa oso handia izan da». Gogoratu pasa den urtarrilean hasi zela Patxi Txindokira igotzeko erronka prestatzen eta bere asmoa zela, gutxienez hamaika aldiz igotzea. Bere nahia 12 aldiz igotzea zen, Iker Karreak 2004ean egindako marka hautsiz. Hasieran, aurreko asteburuan egitekoa zuen proba, baina eguraldi txarra zela eta atzeratu egin zuen mendizaleak. Asteburu honetan saiatu da Caminos baina ezin izan du ametsa gauzatu. Orain, denbora pasatzen utziko omen du, baina ez du egindako lana bere horretan utzi nahi, behar bada beste saio bat egingo du.
Share This Post