GOIERRIKO HITZA. Korpus Eguneko Herri Krosa egin dute gaur eguerdian Legorretan, 25. urtez. Aurtengo edizioan, Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak. Dozenaka lagun bildu dira Bilkoin elkartearen parean, probaren irteeran. Hiru itzuli eman behar izan dizkiote Legorretan barrena prestatutako ibilbideari, 7,5 kilometroko proba osatu arte. Hasieran ateri zela abiatu dira korrikalariak, baina bidean zehar euria ere egin du.
Gizonezkoetan Patxi Mendizabal izan da helmugaratzen lehena, Joseba Jauregi gertutik zuela. Emakumezkoetan berriz, alde handiagoarekin irabazi du Izaro Rubiok. Bukaeran, lehen sailkatuen artean sariak banatu eta parte hartzaile guztien artean zozketa ere egin dute.
Share This Post