GOIERRI.HITZA.INFO. Munduko Koparako puntuagarria izango da, aurtengoan ere, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Hori dela eta, mundu osotik etorritako puntako mendi lasterkariak lehiatuko dira maratoiaren XIII. edizioan. Lasterketa 09:00etan hasiko da plazan; 42,195 kilometro egingo dituzte eta lehen korrikalaria ordu bata aldera iritsiko da helmugara, lau orduren azpitik. Aurten ere Zegaman izango da Kilian Jornet gazte kataluniarra. Jornetek sei aldiz jantzi du txapela Zegaman eta askorentzat bera da gizonezkoetan faborito nagusia.
http://goierri.hitza.info/2014/05/23/puntako-korrikalariak-zegaman/
Share This Post