DIARIO VASCO. Zirkuitua iaz probatu zen ibilbide berean burutuko da, hau da itzuli handialuzatuta eta zuen aldapa kenduta. Izen emateetatik eta gainontzeko diru bilketetatik lortuko den diru-laguntza Saharako kanpamentuetara bidaliko da .
Ormaiztegiko Sahara Cross taldeak, otsailaren 24rako, Sahararen aldeko VII. Krossa antolatu du. Orain zazpi urte Ormaiztegiko herrikide batzuk elkartu eta Sahara Cross taldea osatu zutenetik urtero antolatzen dute aipaturiko proba herrikoia. Udalaren laguntzarekin eta beste hainbat elkarte eta enpresekin elkarlanean, Sahararenaldeko lasterketa herrikoia gauzatzen dute Ormaiztegin osatutako ibilbidean zehar.
Lasterketaren helburuak zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea pentsatu zuten. Antolatzaileek ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da. Antolatzaileen nahia, egun bakar batetan bada ere, jendea saharar herriaz gogoratu araztea da.
Azken hilabeteetan Sahara-Cross elkarteko kideak etenik gabe ari dira igandean ospatuko den lasterketa herrikoia antolatzen. Hainbat erakunde, enpresa eta norbanakoren laguntza ere jasoko dute probaren antolakuntza lanean. Aurtengoa, gainera, edizio berezia izango da, urtero Saharan ospatzen den lasterketa aurtengoan ez baita gauzatuko eta beraz antolatzaileek gonbidapena luzatu nahi diete urtero bertan parte hartzen duten korrikalariei aurtengoan gure herriko lasterketan parte har dezaten. Era horretara ere Saharar herriarekin bategiteko aukera izango dutelarik.
Igandeko krossak, saharar herria urteetan jasaten ari den bidegabekeria lau haizetara zabaltzeaz gain, laguntza biltzea ere badu helburu. Hala, Izen emateetatik eta gainontzeko diru bilketetatik lortuko den diru laguntza, txikia izango bada ere, Saharako kanpamentuetara bidaliko da. Diru laguntza eman nahi izanez gero bide desberdinetatik egin daiteke, Euskadiko Kutxan irekitako kontuaren bitartez 3035 0006 81 0060017279 edo krosaren egunean informazio gunera hurbilduz. Dena den, aurtengo lasterketaren bitartez biltzen den laguntza, Tindufen errefuxiatuta dauden Sahararren elikadur abeharrak ase-tzeko oinarrizko laguntza larria bezala bidaliko dute.
Berrikuntzak
Lasterketari goizeko 11:00etan emango zaio hasera. Herrian zehar prestatu den ibilbidean zehar gauzatuko da eta 10 km-ko ibilbidea burutu beharko da. Kronometrajea txip bitartez egingo da. Izen-emateak web orriaren bitartez egiten badira 8 euro edo 10 euro ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean, berriz, txip horiarengatik 10 euro ordaindu beharko dira eta txipa alokatuezkero berriz 12 euro. Txipa www.kirolprobak.com orrian eskura daiteke.
Lasterketa testimoniala
Lasterketaren zirkuitua iaz probatu zen ibilbide berean burutuko da, hau da itzuli handia luzatuta eta zuen aldapa kenduta. Izen-emateak www.kirolprobak.com egin ditzakezue eta testigantza lasterketarako edo diru-laguntza bat emateko informazioa www.sahara-cross.com orrian duzue.
Proba nagusia gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko aurtengoan ere lasterketa testimoniala gauzatuko dute. Parte hartu nahi duten haur eta heldu guztientzat irekia dagoena. 12:15etan emango zaio hasera eta kilometro bateko ibilbidea burutu beharko da.