Web
Analytics
Santamañako XI. Kros Igoeran marka berriak egiteko aukera izango da - Lasterketak.eus Santamañako XI. Kros Igoeran marka berriak egiteko aukera izango da - Lasterketak.eus

Santamañako XI. Kros Igoeran marka berriak egiteko aukera izango da

Asteasuarrek San Pedro Jaiak pasa badituzte ere, jarraian Santamañako jaiak izango dituzte. Jaiei hasiera emateko Santamañako XI. Kros Igoera izango da uztailaren 10ean, igandean. 10:30ean izango da irteera, eta 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Bi itzuli herrian zehar eman ostean, Santamañarako igoera egin beharko dute.

Izena ematea irteera baino ordubete lehenago irekiko dute herriko plazan, edo aldez aurretik 943 69 68 96 – 943 69 34 00 telefono zenbakietara deituz eman daiteke.

Orain arteko denborarik onenak, nesketan, Aintzane Argaizek du 33 minutu eta 21 segundoko denbora eginez, eta gizonezkoetan berriz Iban Sanchezena da markarik onena, erlojua 25 minutu eta 50 segundotan geldituz.

Saria lehena iristen diren bost emakumeek eta gizonek izango dute: lehenek 150 euro, bigarrenek 90 euro, hirugarrenek 60 euro, laugarrenek 30 euro eta bosgarrenek 20 euro jasoko dituzte.

Lasterketa bukatzean, parte hartzaileen artean materiala zozketatuko dute.

Iturria: http://villabona-aiztondo.hitza.info

 

Artxibo
Event Search