Web
Analytics
Santamañako XII. Kros Igoera igande honetan jokatuko da - Lasterketak.eus Santamañako XII. Kros Igoera igande honetan jokatuko da - Lasterketak.eus

Santamañako XII. Kros Igoera igande honetan jokatuko da

VILLABONAKO HITZA. Santamañako XII. Kros Igoera igande honetan lehiatuko da, hau da, hilaren 15ean.  Korrikalariak Asteasuko plazatik 10:30ean irtengo dira, eta zazpi kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Lehenik, herriari bi itzuli eman beharko dizkiote, eta ondoren igo beharko dira Santamañako ermitara.

Lasterketan parte hartzeko, ordubete lehenago zabalduko dituzte zerrendak, kiroldegian. Lehen hiru onenek sariak izango dituzte, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Helmuga lehenengo zeharkatzen dutenek, 120 euro irabaziko dituzte; bigarren iristen direnek, 90, eta hirugarrengoek 60 euro. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, oparien zozketa egingo dute, hamaiketakoaren laguntzarekin.

Artxibo
Event Search