BUSTURIALDEA.HITZA.INFO. Campos Urdaibai Kopako lehenengo proba puntuagarria izan zen atzokoa, eta 120 lagun inguruk parte hartu zuten. 09:30ean atera ziren korrikalariak, Arita-Berri jatetxetik, eta guztira 23 kilometro egin zituzten, mendian. Nesken artean Iratxe Muñozek egin zuen denborarik onena (2.13) eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Agurtzane Argiarro (2.21) eta Zutoia Odriozola (2.24), hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Arrolape menddi taldeko Imanol Goñi sailkatu zen lehenengo (1.41). Lekeitioko Tximista taldeko Ibon San Miguel sailkatu zen bigarren (1.42), eta Arrolapeko Joanes Goitisolok osotu zuen podiuma (1.44).
Share This Post