Web
Analytics
Toñin Blancok irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa - Lasterketak.eus Toñin Blancok irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa - Lasterketak.eus

Toñin Blancok irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa

Toñin Blanco gasteiztarra izan da nagusi Idiazabalgo herri krosean. Emakumezkoetan berriz, Azpeitiako Nerea Etxeberriak irabazi du. Iaz ere bera izan zen garailea.

Nagusien proba eguerdiko hamabietatik aurrera jokatu zuten. Hotz egiten zuen baina ateri eutsi zion bukaerara arte. Lasterketaren buruan Toñin Blanco eta Endika Gartzia jarri ziren, eta biek batera egin zuten ia ibilbide guztia. Azken metroetan Blancok ihes egin zion Gartziari eta bera izan zen helmugan sartzen lehendabizikoa.

Emakumezkoetan, Elena Calvillo lehendabizi joan zen denbora luzean baina azkeneko metroetan Nerea Etxeberriak aurre hartu zion, eta azpeitiarrak etxeratu zuen txapela.

Parte hartze “altua”

Idiazabalgo Herri Krosaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, “egin duen eguraldia ikusita parte hartze altua izan da”. Guztira 640 lagun irten ziren korrika, iaz baino 20 gehiago. Proba berriz, 613k bukatu zuten.

Iturria: http://goierrimendebaldea.hitza.info

Artxibo
Event Search