Txindoki-Jasok lau talde eraman ditu Caceresen jokatu den kluben arteko atletismo txapelketara.
Txindoki-Jaso atletismo taldeko kideak gustura itzuli dira Caceresetik, kluben arteko Espainiako Kros Txapelketan espero zuten maila emanda. Taldeko arduradunen esanetan txapelketa horretara lau talde eraman izana da lorpenik handiena. Emaitzei begiratuta, Iñigo Jauregik 21. postua egin zuen kadeteetan, eta bera izan zen maila horretako aurreneko euskalduna. Kros motzeko senior mutiletan ere Jose Antonio Blanco izan zen lehen euskalduna, 67. postuan. Promesa mailan, Eñaut Insaustik 12. bukatu zuen eta nesketan Sara Insaustik 63. postuan.
Joko europiriniarretan
Bestalde, Txindoki taldeko hainbat kirolarik pista estaliko joko europiriniarretan parte hartu dute asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin. Odei Lopez legorretarrak aurreneko postua lortu zuen pisu jaurtiketan, 15,85 metroko markarekin. Gorako jauzian Irati Soraluzek 6. egin zuen; eta 17 urtez azpikoetan, 60 metroko lasterketan, Itsaso Estala lazkaotarrak bere marka ondu eta 3. bukatu zuen.
Iturria: Goierriko Hitza