Web
Analytics
Udaberriko VII. Lasterketa martxoaren 22an izango da eta dagoeneko izen ematea betea dago. - Lasterketak.eus Udaberriko VII. Lasterketa martxoaren 22an izango da eta dagoeneko izen ematea betea dago. - Lasterketak.eus

Udaberriko VII. Lasterketa martxoaren 22an izango da eta dagoeneko izen ematea betea dago.

Guztia prest dago Donostiarrak UPV-EHU Udaberriko VII. Lasterketarako. Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Donostiako campusean, eta bertan izan ziren lasterketako arduradunak. Besteak beste, Juanjo Bueno Donostiarrak atletismo elkarteko presidentea eta Jose Manuel Vicente lasterketako zuzendaria.

Lasterketa martxoaren 22an izango da, baina martxoaren 6rako bete zuten 1.000 lagunentzako zuten izen emate kopurua. Izan ere, aurtengo leloak adierazten duen moduan, 1.000 korrikalarirentzako 10.000 metroko ibilbidea izango da: 10.000 bat 1.000rentzat.

Odriozola eta Esnaola
Lasterketako antolatzaileek, urtero kirolari ezagunen bati ematen diote kroseko lehenengo dortsala. Aurten bi atleten txanda izan da, Errenteria-Oreretako Mikel Odriozola eta Hernaniko Eva Esnaola. Besteak beste, Odriozola bost bider izan da Espainiako txapelduna ibilketan, azkena 2006an. Bestetik, nazioarte mailan ere hainbat garaipen lortuak ditu. Hernaniko atleta berriz, Master mailako Espainiako
txapelduna izan zen 100 kilometroko distantzian, iaz.

Martxoaren 22an, 10:00etan egingo dute irteera EHUko kanpusetik, eta leku berean egongo da helmuga. www.donostiarrak.com helbidean jarriko dute sailkapena, egunean bertan.

Iturria: Irutxuloko Hitza

Artxibo
Event Search