Web
Analytics
Udazkeneko ‘klasikoen’ artean, lehena - Lasterketak.eus Udazkeneko ‘klasikoen’ artean, lehena - Lasterketak.eus

Udazkeneko ‘klasikoen’ artean, lehena

Hiru Hondartzetako Krosa jokatuko da bihar goizean.

Udazkenean hirian jokatzen diren herri lasterketetako lehena izango da bihar: Hiru Hondartzetako Krosa. Lasterkari askok sasoi puntua
fintzeko baliatzen dute proba hau Behobia-Donostiara begira, bi aste barru jokatuko den 15 kilometrokoarekin batera.

Ohiko ibilbidea izango du probak. Korrikalariak 11:00etan aterako dira Haizearen Orrazitik eta hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Helmuga Haizearen Orrazian bertan izango dute. Azkarrenak 11:30ak inguru helmugaratuko dira eta korrikalari gehienak, 12:00ak inguru.

2.500 lasterkari ariko dira, inoiz baino gehiago.

Etzi, Martutenen Martuteneko krosa astelehen goizean izango da, 10:00etan. Sei kilometro eta 600 metroko bide guztiz laua egingo dute lasterkariek. Proba aurretik egongo da izena ematea, bederatzi euro ordainduta.

Iturria: Irutxuloko Hitza

Artxibo
Event Search