Web
Analytics
Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen - Lasterketak.eus Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen - Lasterketak.eus

Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen

Aurtengoa, antolatzen duten 31. aldia da. Haurren lasterketak, 10:45ean hasita egingo dituzte eta proba nagusia berriz, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Benjamin mailako lasterketak Goierri beheko haurrentzako bakarrik izango dira eta begiraleek kontrolatuko dute erritmoa. Lau lasterketa egingo dituzte, 2002an jaiotako neskena eta mutilena eta 2001ean jaiotako neskena eta mutilena. Guztiek 600 metroko ibilbidea egin beharko dute helmugan sartu aurretik.

Gero neska eta mutil alebinak irtengo dira lasterketa banatan eta 1.100 metro osatu beharko dituzte. Lasterketa nagusiaren aurretik neska eta mutil infantilek korrika egingo dute. Horiek 1.600 metro egin beharko dituzte lana borobiltzeko.

Proba nagusia
Eguerdiko hamabietan proba bakarrean parte hartuko dute neska eta mutil kadeteek, emakumezko eta gizonezko helduek eta emakumezko eta gizonezko beteranoek. Neska eta mutil kadeteek 3.511 metro egin beharko dituzte eta helduek eta beteranoek berriz, 10.182 metro.
Ohiko sariez gain, lasterketa bukatzen duten haur guztiek domina jasoko dute eta kadeteek, helduek eta beteranoek diploma, egindako denborarekin. Kadeteen, helduen eta beteranoen artean kirol materiala eta bertako hainbat produktu ere zozkatuko dituzte antolatzaileek, hala nola, kirol-jertseak, elastikoak, gaztak, ardo botilak…

Izen ematea
Krosean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman ahal izango dute izena www.kirolprobak.com-era idatzita. Ostirala izango da horretarako azken eguna. Txipa jabetzan dutenek lau euro ordaindu beharko dituzte eta txipa alokatu behar dutenek berriz, sei euro. Kadeteek ez dute ordaindu beharrik izango.
Lasterketaren egunean bertan ere apuntatu daiteke, baina antolatzaileen hitzetan, 11:30ak bitartean soilik. Heldu guztiek 10 euro ordaindu beharko dituzte egunean bertan. Dortsalak ere 11:30ak bitartean jaso behar dituzte parte hartzaileek herriko plazan.

 

Artxibo
Event Search