Web
Analytics
Webgune korporatibo onenaren Buber saria jaso du ‘lasterketak.com’ atariak - Lasterketak.eus Webgune korporatibo onenaren Buber saria jaso du ‘lasterketak.com’ atariak - Lasterketak.eus

Webgune korporatibo onenaren Buber saria jaso du ‘lasterketak.com’ atariak

Euskal Herriko herri lasterketen informazioa, emaitzak eta sailkapenak jasotzen dituen lasterketak.com webguneak jaso du blog edo webgune korporatibo onenaren Buber saria.

 

Ostegunean banatu zituzten sari horiek EITBren Bilboko egoitzan. Lasterketak.com webgunearekin batera, beste proiektu batzuk ere saritu dituzte, hala nola, herritarrei zerbitzurik onena ematen diena (justizia.net), software libreko aplikazio edo webgune onena (librezale.org), merkataritza arloko onena (deskontu.com) edo euskarazko proiekturik onena (Kulturize).

Beasainen bizi den Alberto Mella bizkaitarrak sortu zuen webgune hori, eta ia egunero elikatzen du.

Goierritarra aldizkariak, hurrengo zenbakian, elkarrizketa egingo dio Alberto Mellari.

Iturria: http://goierri.hitza.info

Artxibo
Event Search