Web
Analytics
XVI. Simon Aldazabal Arrateko Igoera, errekorrez gainezka - Lasterketak.eus XVI. Simon Aldazabal Arrateko Igoera, errekorrez gainezka - Lasterketak.eus

XVI. Simon Aldazabal Arrateko Igoera, errekorrez gainezka

Errekorrez gainezka izan dugu aurtengo Simon Aldazabal Arrateko Igoera. El Hassan Oubaddi Loiun bizi den marrokiarra izan dugu garaile, eta errekor berria ezarri du 25’02″ko denborarekin, Jon Garrausek zuen marka 2 segundotan hobetuz. Eta emakumeetan ere errekor berria ezarri du Cristina Loedak, Eibarren bizi den galiziarrak, Nerea Amilibiak zuen marka hobetuz.

50 gizon eta 6 emakume izan ditugu Klub Deportiboaren aurrean eman den irteeran, eta irteera oso azkar baten ondoren, errekorrarekin helmugaratu dira Arrateko zelaian 5,5km eta penditza gogorrak gainditu ondoren.
Sari banaketaren garaian omenaldia eskeini zaio Juan Mari Lejardi “Pastor”i, Simon Aldazabal Arrateko igoera honetako 16 edizioetan etengabeko eta ezinbesteko laguntza eskeini du eta.

Sailkapenak honako hauek izan dira:

Gizonak:
1- El Hassan Oubaddi Loiu 25.02
2-Gonzalo Sukunza Lasarte 26.51
3-Ismael Razga Loiu 27.29
4-Tarik Samar Loiu 28.13
5-Igor Fernandez Eibar 28.24

1go juniorra Jalal Abdelatif Loiu 30.00
1go beteranoa (35-44) Jose Mari Bernedo Eibar 28.46
1go beteranoa (45-54) Iñaki Alday Eibar 31.01
1go beteranoa (55-64) Josu Elejalde Eibar 37.19
1go beteranoa (65…) Fernando Serrano Eibar 46.29

Emakumeak:
1-Cristina Loeda Eibar 32.21
2-Samira Ahbouche Loiu 34.32
3-Ane Ziaran Eibar 37.18
4-Garazi Arranz Muskiz 37.54
5-Aitziber Urkiola Eibar 41.15

1go beteranoa Karmele Gomez Lasarte 50.38

Artxibo
Event Search