Web
Analytics
Zarautz: Abenduaren 31an, San Silbestre lasterketa - Lasterketak.eus Zarautz: Abenduaren 31an, San Silbestre lasterketa - Lasterketak.eus

Zarautz: Abenduaren 31an, San Silbestre lasterketa

Abian da iada Antoniano kirol elkarteak abenduaren 31ean arratsaldeko 18:00etan antola- tzen duen IX. San Silbestre lasterketan izen emateko aukera. Urteroko legez, 4 kilometro izango ditu ibilbideak, irteera eta helmuga Musika Plazan izanik. Izen ematea, Helmuga Kirolak dendan egin dezakezue. Abenduaren 31 baino lehen egiten bada, 3 euro ordaindu beharko da eta egunean bertan izan ematen dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Aurretik, aurten hirugarren urtez San Silbestre Txikia ere izango da 8-13 urte bitarteko gaztetxoentzat. Ez dute aurrez izenik eman behar, bertara hurbiltzearekin nahikoa da. Hauen lasterketa arratsaldeko 17:30etan izango da, Musika Plazatik abiatuta. Animatu zaitezte urteari kirola eginaz amaiera ematera!

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search