Web
Analytics
Zestoako Herri Krosa jokatuko dute igandean, eta bi ibilbide izango ditu - Lasterketak.eus Zestoako Herri Krosa jokatuko dute igandean, eta bi ibilbide izango ditu - Lasterketak.eus

Zestoako Herri Krosa jokatuko dute igandean, eta bi ibilbide izango ditu

UROLAKOSTA.HITZA.INFO. Igandean jokatuko dute Zestoako XXXVI. Herri Krosa lasterketa, bertako atletismo taldeak eta udalak antolatuta. Izena emateko epea zabalik dago azken hilabeteetan, eta aurrez inskribatu nahi duenak gaur izango du azkeneko eguna. Zestoako kiroldegian edo www.herrikrosa.com webgunean eman behar da izena, bost euroren truke. Ohi bezala, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, baina orduan egiten dutenek hamar euro ordaindu beharko dituzte. Lasterketa baino ordu erdi lehenago itxiko dute izena emateko aukera, eta korrikalari guztiek igandean bertan jasoko dute lasterketan eraman behar duten dortsala, udaletxe azpian.

http://urolakosta.hitza.info/2014/03/14/zestoako-herri-krosa-jokatuko-dute-igandean-eta-bi-ibilbide-izango-ditu/

Artxibo
Event Search