Web
Analytics
Pedro Etxeberriak eta Leire Fernandezek irabazi dute Zumaiako II. Txakur Krosa - Lasterketak.eus Pedro Etxeberriak eta Leire Fernandezek irabazi dute Zumaiako II. Txakur Krosa - Lasterketak.eus

Pedro Etxeberriak eta Leire Fernandezek irabazi dute Zumaiako II. Txakur Krosa

BALEIKE.COM. Pedro eta Mikel Etxeberria anaien arteko lehia estua izan da Zumaiako II. Txakur Krosean. Mikel anaia gazteak ederki estutu du beteranoa, baina helmugan Pedro eta Zura izan dira aurrenak, metro eskaseko aldearekin. Azpimarratzekoa da Leire Fernandez juniorrak erakutsi duen maila. Errenteriako neska, 15 urterekin, hirugarren postuan sailkatu da.

“Banekien nik kontrarioa etxean neukala…”. Pedro anaia beteranoak irabazi du aurten ere txapela, baina Mikelek ederki estututa. Lasterketa hasi bezain pronto biak jarri dira lasterketa buruan. “Ez da estrategia izan. Erritmo biziena geuk jarri dugu eta aurrera egin dugu”. Ezkaraztoko gainari eman beharreko lehen itzulian Pedro zen aurretik; bigarrenean Mikelek hartu ditu metro batzuk.

“Bigarren itzulian metro batzuk lortu ditut eta jaitsierara alde horrekin iritsi naiz, baina erori egin naiz”, azaldu du Mikelek. Lasterketa buruan zihoan motorra San Lorentetik behera harrapatu egin dute Mikelek eta Zezen txakurrak. Motorzalea ohartu denean, azeleratu eta txakurra atzetik abiatu da ziztu bizian. “Ezin izan dut kontrolatu eta erori egin naiz”. Baina ez du denbora gehiegi galdu. “Erori bai, baina segituan jaiki da!” zehaztu du Pedrok. Alaiko azken txanpara parean iritsi dira, baina Pedroren txakurra, Zura, metro bat aurretik zen. Hala sartu dira helmugan. Leire Fernandez gaztea izan da hirugarren.

Etxeberria anaiez gain, beste lau zumaiar ere izan dira lasterketan: Txetxu Tamayo (9), Ion Sasiain (15.), Xabier Agirre (19.) eta Egoitz Lazkano (35.).

Sailkapena:

1. Pedro Etxeberria (27:47)
2. Mikel Etxeberria (27:48)
3. Leire Fernandez (28:55)

Artxibo
Event Search