Web
Analytics
Xabier Zarranzek Beran apirilaren 13an “212 mountains” dokumentala aurkeztuko du - Lasterketak.eus Xabier Zarranzek Beran apirilaren 13an “212 mountains” dokumentala aurkeztuko du - Lasterketak.eus

Xabier Zarranzek Beran apirilaren 13an “212 mountains” dokumentala aurkeztuko du

Xabi Zarranz

Luis Arrietak zuzenduta, Berako Erdi Maratoiaren bezperan proiektatuko da

Xabier Zarranzek (Barañain, 1981) Beran apirilaren 13an (larunbata) Luis Arrietak zuzendutako ‘212 mountains’ dokumentala aurkeztuko du. Proiekzioa euskaraz izango da baina gaztelerako azpitituloekin, eta kultur etxean eginen da. Sarrerak hiru eurotan salduko dira eta proiekzioa 19.00etan hasiko da. Hain zuzen ere, Zarranzek hainbat alditan hartu du parte Berako lasterketan, 2019an hirugarren izan baitzen, eta aurten ere irteera-lerroan egongo da.

Dokumentala Bilbao Bizkaia Film Festival famatuan aurkeztu zuten eta bertako ikus-entzuleek Zarranzek Pirinietako 3.000 metro baino altuagoko 212 mendietatik lasterka, oinez edota bizikletaz egindako ibilaldia ikusteko aukera izan zuten.

Urte horretan bertan, Nafarroako korrikalariak eliteko lehiaketa utzi zuen 20 urteren ondoren, baina, ia ustekabean, denboraldi horretan Estatu mailako bi ultra trail garrantzitsuenetakoak irabazi zituen: Trail Aneto Posets Handia, 105 kilometrokoa, eta Cafranc, 100 kilometrokoa.

Bi garaipen horiei ondorioz eta Pirinioetako gailurretan zehar egindako hausnarketaren harira, mendiko lasterketetan bere etorkizuna birplanteatu zuen. Pirinioetako gailurretan zehar egin zuen hausnarketa. Luis Arrietaren kameraren begiradapean, Zarranzek oinez eta bizikletaz lotu zituen Pirinioetako mendi ezagunenetako bi: Balaitous (3.144) eta Pica d’Estats (3.143).

50 KILO KRISTAL BILDU DITUGU LARUNEN

Duela urte batzuetatik ohikoa den bezala, pasa den larunbatean, martxoaren 23an, Manttaleko kideak Larunera joan ginen Zizkuitzetik Larunera doan Berako Erdi Maratoiaren ibilbidea kristalez eta kablez garbitzeko. Guztira 50 kilo kristal, kable eta zabor bildu ditugu gailurrera arroketatik igotzen den bidean.

Garbiketa horri esker, apirilaren 14an Berako Erdi Maratoian parte hartzen dutenek kristalekin moztea saihesten dugu. Hain zuzen ere, malda handiko eremua denez, horietako askok eskuak lurrean jarriko dituzte  Laruneraino igotzeko eta garbiketa horrekin hori ekiditea lortzen dugu.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search