Web
Analytics
USURBIL: 2013. urtea korrika agurtu zuten askok San Silvestre lasterketan - Lasterketak.eus USURBIL: 2013. urtea korrika agurtu zuten askok San Silvestre lasterketan - Lasterketak.eus

USURBIL: 2013. urtea korrika agurtu zuten askok San Silvestre lasterketan

DIARIOVASCO.COM. 2013. urteari amaiera polita emateko aukera izan zen pasa den asteartean Usurbilen. Azken hiru urteetan bezala, aurten ere kirolak bere protagonismoa hartu zuen herrian arratsalde partean. Hurbilago elkarteak antolatutakoSan Silbestre herri lasterketan giro bikaina izan zen herriko kaleetan zehar.

Aurtengoan ere ez da lehiakortasunik izan. Dortsalik gabe irten ziren korrika bertan izan ziren lasterkariak. Euriak ere ez zuen agerpenik egin lasterketak iraun zuen bitartean eta haizea izan bazen ere, korrika egiteko giro aparta izan zen.

Herriko pilotaleku inguruan izan zuten hitzordua 17:00etan. Lasterketaren nondik norakoak azaldu ziren bertan eta beroketa ariketak egiteko aukera ere izan zen bertan. ETBko Kontrakoeztarria saioan aritzen den Paulino herritarrarekin beroketa ariketak egiteko aukera izan zen eta jarraian, frontoitik korrika irten ziren partaide guztiak. Haurrak, gaztetxoak, gazteak, gurasoak, helduak… denetik izan zen lasterketan.

Txikienak aurrean zirela irten zen proba. Hauek ez zuten kaxko inguruan 4 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharrik, itzuli bat emanda nahikoa baitzuten. Hala ere, izan ziren proba osoa egin zutenak ere. Gainontzekoak, batzuk azkarrago, besteak mantsoxeago jai giroan egin zuten berriz ere frontoian amaitu zen proba.

Ez zen irabazlerik izan, baino partehartzaileetako asko Hurbilago elkarteak egindako zozketetako opariekin itzuli ziren etxera. Izan ere, Hurbilago elkarteko komertzio, taberna eta bestelakoen erosketa baleak zozketatu zituzten partaideen artean. Ekimenari amaiera emateko, Hurbilago elkarteak gabonetan antolatutako 3 sarien zozketa egin zen. Azken asteetan herriko komertzioetan erosketak edota kontsumizioak egiteagatik eman diren zenbakiak begiratu ditzakezue jada. Airis Onepad 735 Tableta: 93.300 zebakia, Grundig Led 40VLE630BH Telebista: 66.202 zenbakia eta Coluer Rave 270 markako bizikleta: 69.187 zenbakia.

http://www.diariovasco.com/v/20140103/costa-urola/2013-urtea-korrika-agurtu-20140103.html

Artxibo
Event Search