Web
Analytics
I. SAN TXIBIRI HERRI LASTERKETA - 2012 - Lasterketak.eus I. SAN TXIBIRI HERRI LASTERKETA - 2012 - Lasterketak.eus

I. SAN TXIBIRI HERRI LASTERKETA – 2012

20121230_SanTxibiriHerriLasterketa.jpg

SAN TXIBIRI HERRI LASTERKETA ELORRIO

ARAUDIA

1.ARTIKULUA – (ANTOLAKETA)
Elorrioko Udalak 2012ko abenduaren 30ean Elorrion San Txibiri Kros herrikoiaren I. edizioa antolatuko du, Elorrioko Kirol Taldearen laguntzarekin eta Durango Kirol Klubaren aholkularitza Teknikoarekin.

2.ARTIKULUA – (PARTE HARTZEA)
Lasterketa honetan nahi duen orok har dezake parte, sexua eta nazionalitatea edozein delarik ere, atleta federatua edo ez federatua izan.

3.ARTIKULUA – (ORDUTEGIA)
Umeak: 11:30
Gaztetxoak: 12:00
Gazteak:12:30
Nagusiak: 12:30

4.ARTIKULUA – (KATEGORIA)
Umeak:    0 eta 7 urte bitartekoak.(2005-2012 urteen arteak jaiotakoak)
Ibilbidea 425m-takoa izango da.

Gaztetxoak: 8 eta 13 urte bitartekoak.(1999-2004 urteen arteak jaiotakoak)
Ibilbidea 850m-takoa izango da

Gazteak: 14 eta 17 urte bitartekoak.(1995-1998 urteen arteak jaiotakoak)
                   Ibilbidea 2.925m-takoa izango da.

Nagusiak: 18 urte gorakoentzat. (1994 urtetik aurrera jaiotakoak)
Ibilbidea 5.425m-takoa izango da.

*Kuadrillak: Kuadrillaka apuntatzeko aukera egongo da. Partaide kopuru minimoa 4 izango da.(18 urtetik gorakoentzat)

5.ARTIKULUA – (IZEN-EMATEA)
Izen-ematea:
Internetez www.santxibiri.blogspot.com web-gunean, abenduak 28rarte.
Egunean bertan Elorrioko plazan, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago arte.
Umeen, gaztetxoen eta gazteen lasterketetarako bakoitzak bere ikastetxean izango du apuntatzeko aukera.

Izen ematean doakoa izango da parte hartzaile guztientzat.

*Kuadrillaka apuntatu nahi dutenek, denak batera eta kuadrilla bezala apuntatu beharko dira.

6.ARTIKULUA – (DORTSALAREN BANAKETA)

Abenduaren 29an, larunbata, 11:00 – 13:00  Udaletxe atarian.
Abenduaren 30ean, igandea, 10:00 – 12.00  Udaletxe atarian.

7.ARTIKULUA – (ZIRKUITUA)
san txibiri herri lasterketa elorrio

8.ARTIKULUA – (SAILKAPENAK)

Umeak :
Ez da sailkapenik egongo.
Lasterketa amaitzen duten ume guztien izanak agertuko dira alfabetikoki
Gaztetxoak:
Ez da sailkapenik egongo.
Lasterketa amaitzen duten ume guztien izanak agertuko dira alfabetikoki
Gazteak:
-Neskak
-Mutillak
Nagusiak:
-Neskak
-Mutilak
Kuadrillak:
                Kuadrilla bakoitzeko lehenengo 4 sailkatuak hartuko dira kontutan.

9.ARTIKULUA – (GARAIKURRAK)

Umeak:
Saria partaide guztientzat
Gaztetxoak:
Saria partaide guztientzat
Gazteak:
-Neskak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
-Mutillak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
Nagusiak:
-Neskak :Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
-Mutilak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
Kuadrillak
Bazkari edo afaria Katxarro Sagardotegian.

10.ARTIKULUA – (DESKALIFIKAZIOAK)
Ezarritako kontrol puntuetatik ez pasatzea.
Ibilbide osoa ez burutzea.
Beste korrikalari bati dagokion dortsala eramatea.
Helmugan dortsalik gabe sartzea.

11.ARTIKULUA – (ASEGURUA)
Ofizialki izena emandako parte hartzaile guztiek antolatzaileak kontzertatutako aseguru poliza  izango dute eta aseguru horrek probaren ondorioz izandako istripuak bakarrik hartuko ditu bere gain.
Inoiz ez ditu bere gain hartuko bestelako istripuak. Ezta lasterketa izango den lekutik eta lekura izandako desplazamenduetan sortutakoak ere.

Ibilbideko zenbait puntutan mediku-laguntza egongo da.
Mediku zerbitzuak Gurutze Gorriaren ardurapean egongo dira.

12.ARTIKULUA – (IRUDI ESKUBIDEAK)
Antolatzaileek hartu dezakete nahi duten imajinak (argazkiak, grabazioak) beroketan, lasterketan baita sari banaketan ere.
Lasterketan parte-hartzerakoan, atletek utzi egiten dituzte bere imajinaren eskubideak antolatzaileen erabilerarako.

Informazio gehiago / Más información: http://santxibiri.blogspot.com.es/

Event Details
  • Hasiera data
    2012-12-30 16:38
  • Kategoria
  • Helbidea
    ELORRIO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search