
II. TRAIL AIASTIA SAN MIGUEL – 2026
Irailaren 27an, igandea, Elgoibarko Aiastia – San Miguel auzoak Trail Aiastia – San Miguel probaren bigarren edizioa hartuko du. Ibilbide motza eta bizkorra duen mendi lasterketa izango da, trail munduan hasi nahi dutenentzat zein esperientzia duten korrikalarientzat egokia.
📏 Distantzia: 6,75 km
⛰ Desnibel positiboa: 320 metro
🕚 Irteera ordua: Goizeko 10:30etan
📍 Irteera eta helmuga: Aiastia – San Miguel auzoko frontoia
KATEGORIAK
– 14 eta 17 urte bitarteko partaideak (Gazteak)
– 18 eta 47 urte bitarteko partaideak
– 48 urtetik gorako partaideak (Beteranoak)
– Auzotarrak
*18 urte baino gutxiago duten partaideak gurasoen edo legezko tutoreen baimena behar dute. Araudi honen azkenengo orrian, “ADIN-GABEKOEN PARTE-HARTZEKO GURASOEN BAIMENA” inprimakia daukazue. Inprimatu eta egunean bertan ekarri beteta.
SARIAK
– Lehenengo korrikalariari TXAPELA
– Lehenengo gizona OTARRA
– Lehehengo emakumea OTARRA
– Lehenengo Beteranoa OPARIA
– Lehenengo Gaztea OPARIA
– Aurpegirik hoberena OPARIA
– Auzoko lehena SARI BEREZIA
– Partaide guztien artean ZOZKETA: BELAUSTEGI JATETXEKO 2 EGUNEKO MENUA
📝 IZEN-EMATEAK
• Prezioa: 5€
• Egunean bertan, frontoian. (9::00 – 10:15)
Zenbateko horrek proban parte hartzeko eskubidea ematen du, erantzukizun zibileko asegurua, istripu-asegurua, probak ezarritako zerbitzuak erabiltzea, eta hainbat sari, opari eta zozketa.














