Web
Analytics
Aitor Mimenza archivos - Lasterketak.eus

Aitor Mimenza

Iñaki Olano eta Barbara Martin dira Goierri Trail Kopako liderrak. Xabier Mendizabalen oroimenezko lasterketa kopako hirugarren proba puntuagarria izan da.
Gizonezkoetan, Jon Perez sailkatu da bigarren postuan, eta Aitor Sandino hirugarrenean. Emakumeetan, berriz, Olatz Flores sailkatu da bigarren, eta Garazi Artola hirugarren. Proba nagusiaren aurretik, lasterketa irekia egin dute.
Ezkion Martxan kirol taldeak antolatuta, II. Mendi Lasterketa Mistoa egin dute gaur Ezkion. Guztira 59 bikotek bukatu dute proba, eta denetan azkarrenak Maite Etxezarreta (Azpeitia) eta Aitor Mimenza (Elorrio) izan dira.
Iaztik Antxintxika Servimasa Mikel Crespo izena daraman Soraluze-Bergara krosean bizkaitarrek ez dute aurkaririk izan lasterka gaur arratsaldean; Mimenzak (31:48) eta Villak (37:05), gainera, iazko denborak ondu dituzte. Patinen gainean, ostera, Ilazki Zalakain (18:33) eta Oihane Etxeberria (22:32) izan dira onenak. Eta handbike modalitatean, iaz legez, Ion Galarraga (22:13).