Web
Analytics
ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA – Lasterketak.eus

ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA

Elisa Besco italiarrak eta Amandine Ferrato frantziarrak osatu dute podiuma. Oihana Kortazar izan da lehen euskalduna, seigarren postuan.
Kilian Jornet lasterkari kataluniarra izan da azkarrena Zegamako helmugan. 9. urtez irabazi du proba eta zaleei esker ona agertu die, haiek egiten dutelako berezi Zegama-Aizkorri.
Ate joka da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren asteburua. Goi mailako korrikalari askok begiz jota duten proba da, eta bertakoentzat, kutuna. Aurten 18. aldiz jokatuko da, eta 2002 urrun hartan inor gutxik pentsatuko zukeen lekuraino iritsi da.
Dortsalen zozketa gaur egingo dute, 18:00etan, Zegamako udaletxean .Dortsal eskaera handiena duen lasterketa da. 225 dortsal zozkatuko dituzte.