Web
Analytics
IV. ETXARRI-ARANAZKO TXAKURKROSA - 2022 - Lasterketak.eus IV. ETXARRI-ARANAZKO TXAKURKROSA - 2022 - Lasterketak.eus

IV. ETXARRI-ARANAZKO TXAKURKROSA – 2022

IV. ETXARRI-ARANAZKO TXAKURKROSA – 2022

Datorren Urtarrilaren 30ean ETXARRI ARANAZKO TXAKURKROSAREN 4. edizioa ospatuko da. Etxarriko kanpiñeko instalakuntzetan eta goizeko 8:00tatik aurrera. Aurreko urtetan bezala hiru modalitatetan lehiatu ahalko da: Patina, Bikejoringa eta Txakurkrosa. Irteera Etxarriko Kanpiñeko instalakuntzetan izango da, 6kmko ibilbidea osatu ondoren berriro Etxarriko Kanpiñean helmugaratzeko. Ibilbideak 70 metroko desnibela du. Hiru modalitateentzat berbera izanen delarik.

  • Proba batean izena ematea 16 euro dira eta bitan 20 euro.
  • Proba EUSKADIKO TXAKURKROS LIGARAKO (ETL) puntuagarria izango da.
  • Bizi dugun osasun larrialdia dela eta, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da eta segurtasun neurriak bereziki zainduko dira, pertsonen arteko distantzia adibidez.
  • Jarduera izen emate horrian erantsita doan erreglamentuan oinarrituko du funtzionamendua. Bertan jasoa ez dagoen gertaera edo erreklamazio, EUSKADIKO TXAKURKROS LIGAko (ETL) arudiaren arabera bideratuko da.
  • Patineko eta Bikejoringeko partehartzaileak banaka hartuko dute irteera, kirolari batetik bestera minutu bateko tartearekin.
  • Txakurkroseko partehartzaileak hirunakako txandatan hartuko dute irteera. Txanda batetik bestera 30 segunduko tartea izanen delarik.
  • Derrigorrezkoa izanen da partehartzeko, albaitari eta material kontrola pasatzea.
  • Antolakuntzak anoa puntu bat ornituko du helmugan.
  • Aldagelak eta dutxak kanpiñeko instalakuntzatan egonen dira.
  • ERABAT DEBEKATUA DAGO TXAKURREKIN DUTXATAN SARTZEA.

IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES

Izen-emateak Internet bidez egingo dira, Abenduaren 30etik (20:00etatik aurrera) Urtarrilaren 27ra, www.kronoak.com webgunean.
Parte-hartzaileek 18 € ordainduko dituzte. Inskripzioa ordaindu izanak proban parte hartzeko eskubidea emango du, eta erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua barne hartuko du. Inskripzioak ematen duen erantzukizun zibileko eta istripu-karrerako asegurua dortsalaren titularrentzat izango da.

Bi probatan izena emateko aukera egonen da. Bi probatan parte-hartzeagatik kirolariek 23 € ordainduko dituztelarik.
Urtarrilaren 27raino izen emateetan bajak onartuko dira. Kasu horretan ordaindutako dirua osorik itzuliko delarik. Data hortatik aurrera ez da inongo ez aldaketarik, ezta bajarik ere onartuko.

EGITARAUA:

8:00tatik 8:30tara: Albaitari eta material kontrola patin eta bikejoringeko partehartzaileentzat.

8:30tatik 10:00tara: Albaitari eta material kontrola txakurkroseko partehartzaileentzat.

9:00tan: Patin eta bikejoringeko lehen partehartzailearen irteera.

10:30tan: Txakurkroseko lehen txandaren irteera.

12:00tan: Umeen txakurkrosa.

12:15tan: Sari banaketa.

12:30tan: Auzatea edo luntxa.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://www.facebook.com

Event Details
  • Fecha inicio
    2022-01-30 10:30
  • Dirección
    ETXARRI-ARANAZ, NAFARROA
Event Search