Web
Analytics
I. GERNIKA-LUMO MENDI JAIA MENDI LASTERKETA - URDAIBAI KOPA - Lasterketak.eus I. GERNIKA-LUMO MENDI JAIA MENDI LASTERKETA - URDAIBAI KOPA - Lasterketak.eus

I. GERNIKA-LUMO MENDI JAIA MENDI LASTERKETA – URDAIBAI KOPA

Gernika-Lumoko I. Mendi jaia. Mendi lasterketa (Urdaibai-Kopa)

“I. Gernikako Mendi Jaia”-ko Mendi lasterketa, Urdaibai – Koparen (mendi lasterketen kopa) barne dagoen lasterketa da, Arrolape Mendi Taldeak antolatuko duelarik.

Bi helburu nagusi uztartu nahirik gabiltza: batetik mendi lasterketak bultzatzea, eta bigarrenik, proposatzen den lasterketak, Urdaibaiko lasterketa eta martxen egutegian lekua hartzea.

Ibilbidea, Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 23km izango ditu, xxx m desnibel positiboa eta xxx metroko desnibel negatiboa. Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk: Lumo, Errigoiti, Maiaga, Baldatika eta Aixerroa dira.

Aurretiko inskripzioetan 250 parte hartzaile onartuko dira, hala ere, egunean bertan inskribatzeko aukera egongo da.

Urdaibaiko Erreserbaren baitan egonik (beste edozein lekutan ere), mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatuko dugu denok. Saiakera berezia egin da ibilbidearen diseinuan, edertasuna eta tramuen konplexutasuna bilatu nahian. Parte hartzaileek Urdaibai-Kopako baldintzak eta araudiak onartuko dituzte.

Maiatzak 19 igandea
– Dortsalen bilketa: 9:00-10:00
– Irteera: 10:00 horas
– Luntx-a: 12,45 horas
– Sarien banaketa: 13,15 horas
– Amaiera: 14,30 horas

Lasterketako datuak

– Irteera: Merkurio Iturria
– Luzeera: 23km
– Altuera minimoa: 010 m.
– Altuera maximoa: 408 m.
– Pasoko kontrolak: 2
– Anoa-postu likidoak: 2
– Anoa-postu solidoak: 2 (con el de meta)
– Osasun zerbitzuak: Aixerrota y Gernika
– Dutxak: Santanape polikiroldegian

Izen ematea zabalik
– Federatuak: 8 €
– Federatu gabeak: 12 €

Egunean bertan 4 euro gehiago.

Froga amaitzean, parte hartzaile guztiek jasoko dute korrikalariaren-poltsa.

Informazio gehiago – Más información: http://mendijaia.arrolape.com/mendi-lasterketa/informazioa/

Event Details
  • Fecha inicio
    2013-05-19 10:00
  • Dirección
    GERNIKA-LUMO, BIZKAIA
Event Search