Web
Analytics
XII. IRURAKO HERRI KROSA - 2024 - Lasterketak.eus XII. IRURAKO HERRI KROSA - 2024 - Lasterketak.eus

XII. IRURAKO HERRI KROSA – 2024

IRURA

XII. IRURAKO HERRI KROSA – 2024

Apirilaren 27an Iruran.

16:00etan hasita, Irurako Herri Krosa ospatuko da.

Haurrek emango diote hasiera eta 17:00etan iritsiko da helduen txanda.

  1. Irurako Herri Krosean parte hartu nahi duenarentzat irekita egongo da, kategoria, sexu edo nazionalitateari erreparatu gabe, federatua edo ez federatua, eta 16 urte bete dituenarentzat.
  2. Lasterketa 5,07km-koa izango da, eta Irurako herrian ospatuko da, asfalto gaineko lasterketa formatuan.
  3. Izen-ematea 5€-koa izango da. Egunean bertan 15:30k arte izena emateko aukera egongo da, 7€-ko prezioan.
  4. Dortsalak jasotzea Apirilaren 27an (14:00-15:30) izango da San Miguel plazan.
  5. KATEGORIAK: Kategoria bakarra egongo da sexu bakoitzarentzat.
  6. Derrigorrezkoa izango da dortsalak eramatea. Antolakuntzak dortsala ez daraman edozein lasterketatik botatzeko eskumena hartzen du.
  7. Antolakuntzak korrikalariari edo beste parte hartzaileari lesioengatik edo beste hainbat gertakarien ondorioz sortutako kalteez ez da arduratuko, eta ezta ere hirugarrengo pertsona batek korrikalariari sortutako kalteengatik.
  8. Antolakuntzak ez du gerta daitezkeen edozein galera/lapurretaren ardurarik hartzen.
  9. Parte hartzaile oro, parte hartzeagatik bakarrik, erantzukizun zibileko aseguru batez aseguratuak izango dira.
  10. Parte hartzaile oro, parte hartzeagatik bakarrik, araudi hau onartzen dute.
  11. Haurren lasterketatan parte hartzen duten haurrak gurasoen baimenarekin egingo dute, eta beti ere hauen ardurapean.

IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES:

  • Aurretik: www.kronoak.comIzen-ematea 5€-koa izango da
  • Egunean bertan 15:30k arte izena emateko aukera egongo da, 7€-ko prezioan.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://www.irura.eus/

Event Details
Event Tags
Event Search