
XXI. LAKUNTZA – ARALAR MENDI LASTERKETA – 2026
EGUNA ETA LEKUA:
2026ko MAIATZAREN 31n, goizeko 08:30etatik aurrera ospatuko da.
Aurreko edizioetan bezala, bi distantzia izango ditu; mendi lasterketa luzea eta mendi lasterketa laburra.
Horretaz gain, mendi martxa ez lehiakorra ere ospatuko da. Bi lasterketen irteera eta helmuga berdinak izango dira; Lakuntzako plazan hasi eta amaitu.
● MENDI MARTXA EZ LEHIAKORRA 13K → 08:30
● LAKUNTZA-ARALAR 26K mendi lasterketa → 09:30
● LAKUNTZA-ARALAR 13K mendi lasterketa → 09:30
IBILBIDEAK – RECORRIDOS:
26K:
Lasterketak 26 kilometroko luzera eta 1.200 metroko desnibel positiboz osatuta dago. XXI. edizioa EUSKAL HERRIKO KOPAko LINEAKO zirkuiturako eta Nafarroako Mendi Lasterketen Ranking-erako puntuagarria izango da eta 09:30etan abiatuko da.
13K:
Lasterketak 13 kilometroko luzera eta 650 metroko desnibel positiboz osatuta dago. XXI. edizioa EUSKAL HERRIKO KOPAko LINEAKO zirkuiturako puntuagarria izango da, KADETE, GAZTE eta JUNIOR mailan eta 09:30etan abiatuko da.














