Web
Analytics
XVI. SAN SILVESTRE - ZARAUTZ - 2018 - Lasterketak.eus

XVI. SAN SILVESTRE – ZARAUTZ – 2018

XVI. SAN SILVESTRE – ZARAUTZ – 2018

Antolatzailea

ANTONIANO KIROL ELKARTEA
NAFARROA, 18.
20800 – Zarautz (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 687810486
[email protected]

Lasterketa, urtea kirola egiten agurtu nahi duten kirolari (atleta edo beste modalitateko edonor) eta pertsonei zuzendua dago. Hau guztiagatik, jai giroa duen eta nahi duen edonork bete ahal izateko moduko luzeera duen lasterketa egitea erabaki dugu. Alde konpetitiboa ez dugu alde batera utzi, eta horregatik neska eta mutilen kategorietako lehenengo sailkatuei opariak banatuko dizkiegu. Aurreko edizioetako bataz besteko partaide kopurua 500 korrikalarikoa izan da, gehiengoak gure herrikoak direla.
Talde federatuak beren kamisetekin, mozorrotutako lagun kuadrilak, “marka” egin nahi duten atletak… era guztietako korrikalariak aurki ditzazkegu.

Aurten ere, gazteenentzat San Silbestre karrera ere izango dugu. Arratsaldeko 17:00tan hasiko da musika plazatik eta 0 eta 13 urte bitarteko ume guztiek parte hartu dezakete. Sailkapen bakarra egongo da bai emakumeetan eta baita gizonezkoetan ere. Lehenengo 3 salikatuek goxoki poltsa bat jasoko dute saritzat.

Helduen lasterketa 18.00etan izango da.

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

Izen ematea (Helmuga kirolak-en nahiz online):

5 € aurrez aurretik
7 € lasterketa egunean

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Ibilbideak 4 km izango ditu eta Zarauzko erdialdea zeharkatuz osatuko da: Musika Plaza, Kale Nagusia… Hain egun berezia dela eta, kalean egon ohi den jendea ere izango dugu giroa alaitzen.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://antonianoke.wordpress.com/2018/12/21/san-silvestre-2018-6/