Web
Analytics
VI. ALTZAKO HERRI BIRA - Lasterketak.eus VI. ALTZAKO HERRI BIRA - Lasterketak.eus

VI. ALTZAKO HERRI BIRA

ARAUDIA / REGLAMENTO:

1.- Trintxerpe atletismo taldeak Altza XXIekin batera, Altzako Herri bira antolatu du maiatzaren 3an, eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.

2.-  Lasterketak 8 km izango ditu, Auditz Akular inguruan. Korrikalariek itzuli txiki bat Altzako kaleetan egin beharko dute eta bi itzuli haundi Auditz Akular inguruan. Irteera eta helmuga Casares kultur etxearen parean izando da.

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 55 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izena lasterketaren egunean bertan eman beharko da, 15:30etik 16:30era, kultur etxean. Aldez aurretik ere eman daiteke izena, Donostiako U51 eta Laister Kirolak dendetan eta Inskripzioa herrikrossa.com en maiatzaren 3a arte

.Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

5.- Aldagelak eta dutxak egongo dira Altzako kiroldegian irteeratik 100 metrotara. 

6.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan

7.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen, Altza XXI eta DYAren laguntza izango dute.

8.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

9.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere. 

10.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute



Event Details
  • Fecha inicio
    2014-05-03 17:00
  • Categoría
  • Dirección
    ALTZA - DONOSTIA, GIPUZKOA
Event Search