Web
Analytics
Martxoaren 11n izango da lehen Kross Berdea - Lasterketak.eus Martxoaren 11n izango da lehen Kross Berdea - Lasterketak.eus

Martxoaren 11n izango da lehen Kross Berdea

Lasterketa baten ondoren, plastikozko ur botila hutsek apaintzen dute ibilbidea. Helmuga ondoko zakarrontziak dortsalez betetzen dira eta ikusle askok buruko minez bukatzen dute bozgorailuetako bolumena ikaragarri altua delako. Donostiako Atletiko eta Cristina Enea Fundazioak kirol jarduera horiek antolatzerakoan ingurumenari kalte txikiagoa egin dakiokeela uste dute eta lehen lasterketa iraunkorra antolatu dute.

 

Martxoaren 11n, 10:00etan, abiatuko da Kross Berdea Perla ondoko Vinuesa plazatik eta 6,7 kilometroko ibilbidean ibaia, Zurriola eta Kontxa hondartzak eta Egiako parkea igaroko ditu. Izen eman nahi dutenek krossberdea.com webgunean eman behar dute izena. Eskuratutako txiparen arabera, 9 ala 11 euro ordaindu behar dira. Martxoaren 11ko lasterketan, beraz, plastikozko hesiak beharrean konoak egongo dira, pintura kutsagarririk ez da izango, musika lasaigarria entzungo da bozgorailuetatik eta autoa etxean uzteko korrikalariek Donostiabuseko autobusetara doan igoko dira.

Izen emate bakoitzeko euro bat Igeldoko Mendizorrotz eremuan zuhaitzak landatzeko bideratuko dute. Antolatzaileek, gainera, korrikalarientzat jada baliagarria ez den kirol arropa jaso nahi dute Saharara bidaltzeko.

Iturria: http://irutxulo.hitza.info

Artxibo
Event Search