Martxan jarri dute bederatzi lasterketaz osatutako Mendiko Kirolprobak Liga
Datorren martxoaren 4an hasiko da Azpeitian Kirolprobak Mendiko Liga. Bederatzi lasterketako txapelketa izango da, maiatzaren 20an jokatuko den Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia barne.
LEKUA | LASTERKETA | EGUNA |
---|---|---|
Azpeitia | Zuzenien Igoera Bertikala | Martxoak 4 |
Beasain | Arriarango Mendi Lasterketa | Martxoak 17 |
Donostia | Donostia-Hondarribia | Martxoak 25 |
Urnieta | Urnietako Mendi Lasterketa | Apirilak 22 |
Irun | Erlaitz Aiako Harriak Mendi Erdi Maratoia | Maiatzak 6 |
Azpeitia | Izarraitz Mendi Lasterketa | Maiatzak 13 |
Zegama | Zegama-Aitzgorri Mendi Maratoia | Maiatzak 20 |
Abaltzisketa | Txindokiko Igoera Bertikala | Ekainak 17 |
Urkiola | Urkiolako Mendi Erdi Maratoia | Urriak 28 |
Kirolprobak Mendiko Ligaren lehen edizio honen bitartez, jendeak kirola egitea sustatu nahi da, inongo lehiaketa kutsurik gabe. Parte hartzeko baldintza izango da Kirolprobak Ligaren webgunean izena ematea. Izena emateko webgune hau erabiltzen ez dutenak ez dira sailkapenean sartuko eta txip horia erabili beharko dute korrikalariek nahitanahiez.
Kirolprobak Ligako egutegian azaltzen diren lasterketak osatuko dute Mendiko Kirolprobak Liga hau 2012an zehar. Egutegia eta sariak behinbehinekoak dira eta ligan zehar lasterketak gehitu ala kendu ahal izango dituzte antolatzaileek. Sariak ere aldatu ahal izango dira txapelketan zehar.
Mendiko Kirolprobak Liga hau martxoaren 4an jarriko da martxan Azpeitian, bertan jokatuko baita Zuzenien Igoera Bertikala lasterketa. Gero etorriko dira Beasaingoa (martxoaren 17a), Donotiakoa (martxoaren 25a),Urnietakoa (apirilak 22), Irungoa (maiatzaren 6a), beste bat Azpeitian (maiatzaren 13an), Zegaman (maiatzaren 20an) Abaltzisketan (ekainaren 17an) eta Urkiolan (urriaren 28an).
Liga honetan parte hartzen duten guzti-guztiek edukiko dute sari nagusia lortzeko aukera, hau da, Zegama-Aizkorri mendi maratoian 2013. urtean parte hartzeko dortsala; hori bai, mendiko ligako lau lasterketa bukatu beharko ditu sari hau lortu nahi duenak. Bestalde, ligako txapeldunen artean, gizonezkoen zein emakumezkoen artean, izenemateak eta sari bereziak izango dira, baita lasterketa gehien bukatzen dutenentzat ere.
Esan bezala, liga honetan parte hartzek nahitanahiezkoa da txip horia erabiltzea. Ligari buruzko informazio guztia webgunean bertan aurkitu daiteke, www.kirolprobak.com webgunean hain zuzen ere.
Txip horiak 18 euro balio ditu eta beste bi euro igeriketa eta triatloi lasterketetarako baliagarria den neopreno bereziz egindako belkroa erosten baldin bada. Txip horia saltzen duten dendak dira hauexek:
DEPORTES ROBER’S |
APALATEGI KIROLAK |
ARADI KIROLAK |
ASKASIBAR KIROLAK |
BIKILA BILBAO |
DEPORTES GAIKAR |
LEIRE SPORT |
SASOIAN KIROL ZENTROA |
Mendiko liga berria
Kirolprobak web gunean jarri duten Araudian diote lau proba bukatzen duten guztien artean Zegama-Aizkorrirako dortsal bat zozketatuko dutela, baina ez dut irakurri lau proba bukatzen duten guztiek Zegamarako dortsala lortuko dutenik. Argituko zenuke, mesedez? Mila esker.
Mendiko liga berria
Kaixo lagun,
Batek baino gehiago komentatu digu gauza bera, Kirolprobak-ekoekin harremanetan jarriko gara zalantza guztiak argitzeko.
Argitaratutako albiste hau Diario Vasco egunkariko DV Kirolak gehigarrian atera zen pasadan ostegunean .
Laster arte,
Lasterketak.com taldea
Mendiko liga – Argibideak
Kaixo;
Kirolprobak-eko lagunekin argitu dugu gaia:
Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren dortsal bat zozketatuko da, mendi ligako 4 froga bukatzen dutenen artean.
Badirudi artikulua idazterako garaian nahastu egin zirela.
lasterketak.com taldea.
Comments are closed.