Web
Analytics
Iaz bezala Martin eta Behobide izan dira XIV. Zakila Birako garaileak - Lasterketak.eus Iaz bezala Martin eta Behobide izan dira XIV. Zakila Birako garaileak - Lasterketak.eus

Iaz bezala Martin eta Behobide izan dira XIV. Zakila Birako garaileak

Juan Ramon Llavori herritarrari oirogarri bat eman dio Udalak korrikan ibilitako 40 urtetan egindako lanagatik

Gaur arratsaldean jokatu den Zumaiko XIV. Zakila Biran David Martin eta Claudia Behobide izan dira lasterketako garaileak, iaz bezala, nahiz eta biek ere iaz baino bi minutu gehiago behar izan dituzten, eta markarik ere ez den hautsi gaurkoan.

Erribera kalean hasi eta bukatzen zen 20 kilometroko lasterketan ia 800 korrikalarik hartu dute parte eta korrikalarientzat beharbada bero egin badu ere, ikusleentzat eguraldi bikaina egin du eta ohi bezalako giro ederra sortuz da herriko kaleetan.
Nerea Mujika zarauztarrak hirugarren egin du emakumezkoetan. Gizonezkoetan lehen zumaiarra Jaime Osa izan da eta emakumezkoetan, berriz, Sonia Alvarez.

Llavoriren isilpeko lanari saria
Gaurko Zakila Birako omendua Juan Ramon Llavori herritarra izan da korrikalari bezala egin dituen 40 urteen errekonozimendu moduan.
Zakila Birari berak eman dio hasiera eta lasterketa amaieran Udalak emandako oroigarria jaso du herritarren txalo artean.

Iturria: www.urola-kostakohitza.info

Artxibo
Event Search