Web
Analytics
110 parte hartzaile batu ditu Urdaibaiko Kopako lehen probak - Lasterketak.eus 110 parte hartzaile batu ditu Urdaibaiko Kopako lehen probak - Lasterketak.eus

110 parte hartzaile batu ditu Urdaibaiko Kopako lehen probak

HITZA. Ereñon jokatutako Urdaibaiko Kopako lehen proba oso arrakastatsua izan da Arrolape Mendi Taldeko kideek jakinarazi dutenez. “110 mendi korrikalari inguruk parte hartu zuten, eta guztia irten zen ondo”. Hala, balorazioa “oso positiboa” da, antolatzaileen berbetan.

Arrolapekoek azaldu dutenez, Busturialdeko jende askok parte hartu zuen Kopako lehen proban, baina Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetako jendea be batu zen Ereñon.

Lehen probaren arazo bakarra beroa izan zen. Arrolapekoek diotenez, “parte hartzaileek asko sufritu zuen, lehertuta helmugaratuz”. Halanda be, horiek be “pozarren” azaldu ziren amaieran.

Jendeak mendian korritzeko zaletasun handia duela eta, lehen probaren arrakastari eustea izango da antolatzaileen helburua Kopako beste hiru lasterketetan.

Artxibo
Event Search