Web
Analytics
17.373 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia - Lasterketak.eus 17.373 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia - Lasterketak.eus

17.373 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia

20.481 atletek eman zuten izena 20 kilometroko probarako, 17.437 atera dira eta ia denek amaitu dute. Rafael Iglesias espainiarrak irabazi du lasterketa. Gontzal Sanz gasteiztarra, hirugarren. Emakumezkoetako aurrena, Maria Lopez de Tejada donostiarra.

Parte-hartzaileen eta bukatu duten atleten marka lortu du Behobia-Donostia 20 kilometroko probak. Izan ere, 17.437 lagunek hartu dute parte -20.481 atletek eman zuten izena- eta, euria eta haize egin duen arren, ia guztiek amaitu dute: 17.373k.

Rafael Iglesias espainiarra izan da lasterketako irabazlea, 1.01.11ko denborarekin. Chema Martinez 2005etik 2008ra arteko garailea gaur bigarren geratu da: 1.02.01. Hirugarren, Gontzal Sanz gasteiztarra: 1.03.14. Emakumezkoetako aurrena, Maria Lopez de Tejada donostiarra: 1.15.10. Ez Iglesiasek eta ez Lopez de Tejadak ez dute Behobia-Donostiako errekorra hautsi.

Ramond Sallent katalana izan da azkena, 17.373.a, 2.55.17ko denborarekin.

Probaren 46. edizioa izan da aurtengoa.

Iturria: www.berria.info

Artxibo
Event Search