Web
Analytics
184 korrikalarik igoko dute Txindoki Bertikala - Lasterketak.eus 184 korrikalarik igoko dute Txindoki Bertikala - Lasterketak.eus

184 korrikalarik igoko dute Txindoki Bertikala

Txindoki Bertikalean punta puntako lasterkariek hartuko dute parte; puntuagarria izango da proba.

Aste honetako eurien ondoren, Txindokiko bidea lokaztua izango dute Txindoki Bertikaleko lasterkariek. Hala ere, lokatza lokatz, Txindoki gaina ahalik eta lasterren igotzen saiatuko dira 184 lasterkariak.

Larraitzko langatik aterako dira korrikalariak. 415 metroko altueran hasi eta Txindoki gainera 1346 metrotara ahalik eta azkarren igo beharko dute. 3878 metrotako luzera du ibilbideak eta 931 metrotako desnibela. 10:00etan aterako da lehen parte hartzailea ,30 segundoro aterako dira gainontzekoak. Eguerdiko 14:00etarako azken lasterkariak, Txindoki igotzea espero dute antolatzaileek. Lehenengo aldia denez, denbora errekorrik ez dagoela aipatu digu Txindoki asko ezagutzen duen Patxi Kaminos abaltzisketarrak baina irabazleak 35 minutu inguru beharko dituela aipatu du.

Korrikalari ezagunak
184 lasterkari izango dira guztira: 11 emakume eta 173 gizon. Hauen artean, Bertikala lasterketetan punta puntan dabiltzanak parte hartuko dute: Didier Zago frantziarra, Fernando Etxegarai berarra, Walter Becerra sestoarra, Hassan Aichaou marokoarra eta Luis Mari Garin alegiarra dira faboritoak. Nesken mailan berriz, Nerea Amilibia izango da faborito nagusia.

Froga puntuagarria izango da Txindokikoa. Aipatutako korrikalariak, Euskal Herriko kopan aurreneko postuetan dabiltza. Txindoki gaina ahalik eta azkarren zapaltzeko lehia gogorra izango da beraz. Euskal Herriko Bertikalen Kopan, Txindokikoaz gain, Xoxote, Anboto eta Uharte-Arakil-Beraingo igoerek osatzen dute. Lehenengo lasterketa, pasa den maiatzaren 8an burutu zen. Anbotoko frogaren ondoren Txindokikoa izango da. Gero, uztailaren 4ean Azpeitikoa etorriko da,eta Euskal Herriko azkena, irailaren 20ean izango da Uharte Arakilen.Emakume eta gizonezkoen kategorietan lehenengo hirurek dirua jasoko dute sari gisa. Baita, beteranoen mailan lehenengo postua lortzen duen gizonak eta emakumeak ere.

Iturria: www.tolosaldekohitza.info

Artxibo
Event Search