Web
Analytics
Didder Zago eta Nerea Amilibia nagusi Txindokiko kilometro bertikalean - Lasterketak.eus Didder Zago eta Nerea Amilibia nagusi Txindokiko kilometro bertikalean - Lasterketak.eus

Didder Zago eta Nerea Amilibia nagusi Txindokiko kilometro bertikalean

Imanol Etxeberria eta Elena Calvillo izan dira lehen goierritarrak; 184 lagunek parte hartu dute proba gogorrean

Ikuskmina sortu du Txindokin egin den aurreneko Kilometro Bertikala probak. 184 lagunek parte hartu dute eta jende ugari bildu da Larraitzen eta Txindokiko bidean proba ikusteko. Diddier Zago frantziarra izan da azkarrena gizonezkoetan, 34:33ko denborarekin. Emakumezkoetan berriz, Anbotoko proba irabazi zuen Nerea Amilibia aiarra izan da nagusi; 42:37ko denbora egin du. Goierritarrei dagokionean Imanol Etxeberria (6. postuan) eta Elena Calvillo (2. postuan) izan dira denborarik onena egin dutenak. Eguraldia lagun izan dute korrikalariek, nahiz eta aurreko egunetako euriteen eraginez, bidea “pisutsua eta lokaztuta” egon.

Gizonezkoak.

1. Diddier Zago 0:34:33

2. Walter Becerra 0:36:31

3. Zuhaitz Ezpeleta 0:36:59

4. Hassan Aichaou 0:37:00

5. Fernando Etxegarai 0:37:14

Emakumezkoak.

1. Nerea Amilibia 0:42:37

2. Elena Calvillo 0:46:10

3. Yolanda Gurendez 0:47:17

Beteranoak.

1. Juan Mari Garin 0:37:44

Jubenilak.

1. Iñigo Unanue 0:47:51

Iturria: www.goierrikohitza.info

Artxibo
Event Search