Web
Analytics
200 lagunek eman dute izena jada Arratzuko Mendi Lasterketarako - Lasterketak.eus 200 lagunek eman dute izena jada Arratzuko Mendi Lasterketarako - Lasterketak.eus

200 lagunek eman dute izena jada Arratzuko Mendi Lasterketarako

Probaren egunera arte egongo da irekita izena emateko epea; 23 urtez azpikoentzat lasterketa berezia dago.

Arratzuko lehenengo mendi lasterketako antolakuntzak probaren partaidetza datuak eman ditu jakitera izena emateko epea hasi eta hamabost egunera. Iker Oleaga antolatzaile taldeko kideak iragarri bezala, «dagoeneko 200 partehartzailek eman dute izena eta horietatik hamazortzi dira eskualdeko bizilagunak».

Haren esanetan, «partaidetza kopuru zabala izango da» eta, hortaz, pozik daude emaitzarekin. Emakumezkoen proban, esaterako,
«parte-hartzaile asko daude. Oraingoz hamabost dira izena eman duten neskak». Oleagak gaineratu duenez, «adibidez, iaz Berako
lasterketan 450 parte-hartzaile egon ziren eta horietatik hamalau baino ez ziren emakumezkoak izan».

Arratzuko lasterketan izena eman duten kirolarien artean Jesed Hernandez 2008ko munduko kopako txapeldunordea eta Agusti Roc hiru aldiz Munduko kopako txapeldunorde izandakoa ageri dira.

23 urtez azpikoen lasterketa 23 urtez azpikoetan, Valentziako eta Kataluniako gazteen selekzioek izena eman dute dagoeneko eta
Arratzun izango dira. Horientzat eta 1986 eta 1992 urteen artean jaio diren parte-hartzaileentzat lasterketa berezia egongo da. Lasterketa horrek hamabost kilometro izango ditu eta 950 metroko gainbehera positiboa. Antolatzaileen esanetan, «Euskal Herrian eta Espainian ez da inoiz horrelako zerbait egin».

Informazio gehiago: www.arratzu-urdaibai.com

Iturria: Busturialdeko Hitza

 

Artxibo
Event Search