Web
Analytics
Bihar V. Herribira egingo dute herriko kaleetan barrena - Lasterketak.eus Bihar V. Herribira egingo dute herriko kaleetan barrena - Lasterketak.eus

Bihar V. Herribira egingo dute herriko kaleetan barrena

Lasterketan parte hartzeko izena ‘www.herrikrossa.com’ webgunean edo egunean bertan eman daiteke

Biharko antolatu dute V. Herribira lasterketa herriko kaleetan barrena. 17:30ean hasiko da lehia. Bertan parte hartu nahi dutenek aldez
aurretik izena mateko asmoa badute, www.herrikrossa.com webgunean eman dezakete. Bestela, egunean bertan izena emateko aukera izango dute interesatuek. Aldez aurretik izena ematen dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeagatik. Egunean bertan, berriz, zortzi euro. Urtero bezala, herriaren erdialdeko kaleetan barrena antolatu dute proba. Antolatzaileek aditzera eman dute 6.000 metroko distantzia izango duela lasterketak.

Sari ugari
Hainbat kategoriatan parte hartzeko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek, eta nabarmendu dute sari ugari banatuko dituztela: «Lasterketan sailkatzen den lehen emakumezko zein gizonezko lezoarrari sari berezi bat emango diogu».

Gainera, herriko lasterketan parte hartzen dutenei elastiko tekniko bat emango zaie. Elastikoa ez da opari bakarra izango, ordea: kirol
materiala eta bestelako hainbat gauza parte-hartzaileen artean zozkatuko dituztela adierazi dute antolatzaileek.

Lasterketa bukatu ondoren, Bekoerrota kiroldegiko instalakuntzetan dutxatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta gero, askaria egingo dute Gurutze Santuaren plazan.

Aurten deialdi berezia egin dute antolatzaileek: «Lezoar guztiei herriko lasterketan parte hartzeko deia egiten diegu. Urtero  hartehartzaileen gehiengoa gizonezkoa izaten da, baina aurten deialdi berezia egin nahi diegu emakumezkoei ».

Iturria: Oarsoaldeako Hitza

Artxibo
Event Search