Web
Analytics
22. Azpeitiko Sansilbestrea: lehen 300 dortsalak agortuta - Lasterketak.eus 22. Azpeitiko Sansilbestrea: lehen 300 dortsalak agortuta - Lasterketak.eus

22. Azpeitiko Sansilbestrea: lehen 300 dortsalak agortuta

XXII. SAN SILVESTRE AZPEITIA
Pasa den asteazkenean zabaldu ziren izen emateak 22. Azpeitiko Sansilbestre lasterketarako.
Bi egun pasa ostean, dagoeneko ia 300 korrikalarik eman dute izena lasterketa nagusirako. Aipatzekoa lehen 300 izen emate hauetan %52 emakumezkoak direla.
Aipatu bezala 3 izen emate mota daude 4 prezio desberdinetan:
3km lasterketa (11:30ean) 7€ kamiseta gabe, 12€ kamisetarekin
6Km lasterketa (12:00etan) 7€ kamiseta gabe, 12€ kamisetarekin
Bi lasterketak  10€ kamiseta gabe, 15€ kamisetarekin.
Guztira lasterketa bakoitzean 900 dortsal ipiniko dira. Lasterketa nagusian kopuru horretara izen emateak iristean, itxi egingo da izen ematea.
Kamisetekin ere berdin gertatuko da. 850 kamiseta aukeratzean, gainontzeko izen emateak kamiseta gabe izango dira.
Aipatu 2022an bi asteetan agortu zirela dortsalak, beraz azken orduko ezusteak sahiesteko, izen emateak datozen egunetan egitea gomendatzen dugu.
Leave a Comment

Artxibo
Event Search