Web
Analytics
31. Azkoitiazpeitia maratoi erdia, onartua izan da World Athletics Global Calendar egutegian - Lasterketak.eus 31. Azkoitiazpeitia maratoi erdia, onartua izan da World Athletics Global Calendar egutegian - Lasterketak.eus

31. Azkoitiazpeitia maratoi erdia, onartua izan da World Athletics Global Calendar egutegian

XXXI. AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA - Diego Garciaren oroimenez - 2024

Urte hasierarekin batera jaso dugu 31. Azkoitiazpeitia maratoi erdia, onartua izan dela World Athletics Global Calendar egutegian, beraz, beste urte batez, nazioarteko maila izango du Diego Garciaren omenez egiten dugun maratoi erdi ospetsu hau.

Datozen egunetan espero dugu ROAD RACE LABEL zigilua jasotzea, izan ere, egutegian onartua izatea, zigilu hau lortzeko ezinbestezko baldintza bai da.

RUNNING FESTA lemapean, edizio honetako kamiseta ofiziala ere aurkeztu dugu gure sare sozialetan. Ondorengo lotura honetan ikus dezakezue: https://42krunning.com/3d/42K/AZKOITIA/MC/

Gogoratu izen emateak zabalik daudela abendutik eta pasa den edizioan zein Azpeitiko Sansilbestre lasterketan hala eskatu zutenek, deskontua izango dutela urtarrilean.

Izena emanteko loturak:

 Maratoi erdia: https://labur.eus/efoOT

 Lasterketa motza: https://labur.eus/LKBk8

Leave a Comment

Artxibo
Event Search