Web
Analytics

32. AZKOITIAZPEITIA NAZIOARTEKO MARATOI ERDIA – DIEGO GARCIAREN OROIMENEZ

AZKOITIA AZPEITIA 2025

Martxoaren 29an ospatuko da Diego Garciaren oroimenezko 32. AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia. Urtero bezala, gure lasterketa kuttuna irudi eta lelo bereizgarri batekin aurkezten da. «RUNNING FESTA!» bigarren edizioak indar berrituta dator, trikitiaren eta kirolaren arteko lotura estua azpimarratuz. «ERROMERIAN!» lelopean, AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdiaren 32. edizioan kulturaren eta atletismoaren uztarketa berezia ospatuko dugu.

Ohi bezala, Diego Garcia, Azkoitiko maitatua eta maratoien aitzindari izan zen korrikalariari omenaldia egingo zaio. 90eko hamarkadan bide berriak ireki zituen, eta haren pasioa bizirik dirau. Aurten, korrikalariek haren oroimenari gorazarre egingo diote. Besteak beste, Laja eta Landakanda trikitilariek Garciari eskainitako kanta hunkigarri baten bidez haren balioak eta espiritua goraipatu zituzten, eta gaur, Urola Erdiko trikitiaren sustraiei esker, kulturaren alde lan egin duten trikitilari eta pandero-jole haiek omendu nahi ditugu.

Urola Erdia trikitiaren sehaska da, eta eskualdeko musikariek—Cándido Beristain, Epelde Zaharra, Izer, Xakabi, Auntxa, Arbe, Maltzeta, Zabaleta, Iturbide, Landakanda eta Laja bezalakoek—herriko bihotzetik sortutako doinuak mundura zabaldu dituzte. Aurtengo 32. AZKOITIAZPEITIAk eskualdeko trikitizaletasun oparoari gorazarre egingo dio, eta trikitiaren eta maratoiaren batasunak erromeria giro paregabea sortuko du, korrikalari eta musikazaleak Urola Erdian elkartuz eta bertaratzen direnei esperientzia ahaztezina eskainiz.

«ERROMERIAN!» leloak gogorarazten digu maratoi erdi hau ez dela soilik kirol proba bat; jai, kultura eta komunitatea partekatzeko aukera ere bada. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen ibilbidean, trikitiaren oihartzuna eta korrikalarien pausoak bat egingo dira, Diego Garciaren izpiritua eta Urola Erdiko trikitiaren indarra elkarrekin omentzeko.

www.azkoitiazpeitia.eus – Diego Garciaren oroimenez.

LASTERKETAREN EZAUGARRIAK: Gaur egun Gipuzkoako maratoi erdi zaharrena den AzkoitiAzpeitiak World Athletics-eko bereizgarria izango du ROAD RACE LABEL kategorian. Gipuzkoako maratoi erdi bakarra da kategoria hau duena, eta Gimnastica Uliako lasterketarekin batera, Gipuzkoako errepide lasterketetan bereizgarri hau duen bakarrenetarikoa da.

32. AZKOITIAZPEITIA LASTERKETAK 0 DORTSALA SORTU DU, GIPUZKOAKO MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEARI LAGUNTZEKO

Aurten, 32. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak elkartasun kutsu berezia izango du. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari laguntzeko helburuarekin, 0 dortsala sortu dugu. Dohaitza egin nahi dutenek Rockthesport webgune berean izena eman ahal izango dute.

Zure ekarpena funtsezkoa da! Zure laguntzarekin, minbiziaren aurkako borrokan ekarpen garrantzitsua egin dezakegu.

Horrez gain, maiatzaren 11n Donostian izango den Minbiziaren Aurkako 11. Lasterketan parte hartzera ere gonbidatzen ditugu gure lasterketako parte-hartzaile guztiak. Kirola eta elkartasuna uztartzeko aukera paregabea!

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Informazio gehiago eta dohaintza egiteko: https://labur.eus/azkoitiAzpeitia32

EGITARAUA:

  • 11:00: Loiolako santutegira eta Diego Garciaren estatua bisita Izen- ematea doan: 688759429.
  • 12:00: ERROMERIA: Running Festa Azkoitian hasiko da TRIKIGIROKO trikitilari eta pandero jotzaileak.
  • 16:05: Diego Garcia, Alejandro Gomez eta Jone Basterraren omenaldia, euren familiei dortsalak emanez.
  • 16:15: Lasterketa motza (irteerako zuziria Trikigioko partaideek botako dute).
  • 16:28: Gurpildun partaideen irteera.
  • 16:30: Maratoi erdiko elite, afizionatu eta korrikalari herrikoien irteera.
  • 17:45: Sari Banaketa

FESTAK.COM, FOTORUNNERS eta beste argazkilari batzuk izango dira lasterketako unerik onenak jasotzen.

  • Dortsalak dendetan jaso ahal izango dira martxoaren 18tik Martxoaren 29an, Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) jaso ahal izango dira 12:00etatik 16:00etara.
  • Dortsalak kolore ezberdinetakoak izango Maratoi erdian izena emandakoek ezin izango dute lasterketa motzean parte hartu eta alderantziz.
  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da dortsalak banatzen diren tokian, eta jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.
  • ALDALUR autobus enpresari esker, korrikalariak irteerara eramateko autobus zerbitzua egongo Lehen autobusa 14:30ean abiatuko da Ikasberriko biribilgunetik, eta azkena 16:00etan.
  • Dutxak eta aldagelak Azpeitiko igerilekuan egongo dira (helmugatik 300 metrora). Aurten, Azkoitiko kiroldegian ere aldagela zerbitzua egongo da, baina plaza mugatuak izango dira.
  • Lasterkari herrikoientzat erbiak egongo dira maratoi Denborak hauek izango dira: 1:20, 1:24, 1:30, 1:35, 1:40, 1:50 eta 2:00.
  • Anoaguneak ibilbidean zehar: Irteeran, 4,9 km, 9,3 km, 12,3 km, 16,4 km eta helmugan.
  • Maratoi erdia amaitzen duten partaideek “finisher” domina jasoko dute, eta lasterketa motza amaitzen dutenek oroitzapenezko
  • Helmugan masaje zerbitzua egongo da BI-K eta Donostiako Masaje Eskolari esker.
  • Partaide guztientzat edariak eta freskagarriak egongo AZKUNE frutategiko fruta, snack sorta anitza eta KAIKU produktuak.
  • Animazioa egongo da bai irteera gunean bai lasterketan zehar (DJak, trikitilariak…).

IZEN-EMATEAK:

  • Izen-ematea internetez: rockthesport.com
  • Prezioak:
    • Martxoaren 20a arte (23:59):
      • Maratoi erdia: 30€ (Federatuak) / 33€ (Federatugabeak)
    • Martxoaren 27a arte (23:59):
      • Maratoi erdia: 33€ (Federatuak) / 36€ (Federatugabeak)
    • Lasterketa motza:

PARTE-HARTZAILEEN DATUAK:

  • Maratoi erdia:
    • Izena-emanda: – / Gipuzkoarrak: 1062 / 640
    • Gizonak: 856 (80,6%) / Emakumeak: 206 (19,4%)
  • Lasterketa motza:
    • Izena-emanda: – / Gipuzkoarrak: 600 / 475
    • Gizonak: 272 (45,3%) / Emakumeak: 328 (54,7%)

Aurrekontua: 88.000€ inguru.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg