Web
Analytics

33. AZKOITIAZPEITIA NAZIOARTEKO MARATOI ERDIA – WORLD ATHLETICS ROAD RACE LABEL

33. AZKOITIAZPEITIA NAZIOARTEKO MARATOI ERDIA – WORLD ATHLETICS ROAD RACE LABEL

Hilabete baino gutxiago falta den honetan, harrotasunez jakinarazi nahi dugu 33. AZKOITIAZPEITIA Nazioarteko Maratoi Erdiak, beste urte batez, World Athletics erakundearen ROAD RACE LABEL ziurtagiria lortu duela.

Gure lasterketaren bihotza herrikoia da, eta herri taupadek ematen diote zentzua urte osoan zehar egiten dugun lanari. Hala ere, zigilu honek gure taupadak munduan zehar zabaltzeko aukera eskaintzen digu, nazioarteko egutegian gure lekua sendotuz eta parte-hartzaile guztiei kalitatezko bermea eskainiz.

Gure Running Festara gerturatuko diren goi mailako korrikalariek, bertako zein kanpoko izan, beren ahaleginaren eta izerdiaren balioa ziurtatuta izango dute. ROAD RACE LABEL bereizgarriak lehiaketa-maila, antolakuntza-kalitatea eta nazioarteko estandarrak bermatzen ditu.

Baina AzkoitiAzpeitia ez da soilik marka handien edo denbora azkarren lasterketa. Goi mailako proba bat da, bai, baina zerbait gehiago ere bada: komunitatea, kultura eta kirola uztartzen dituen festa bat.

Gure Running Festara denok zaudete gonbidatuta. Goi mailako lasterketa bat ez da korrika azkar eginez bakarrik lortzen; herri baten ilusioarekin, boluntarioen lanarekin eta parte-hartzaileen grinarekin eraikitzen da.

AzkoitiAzpeitia goi mailako lasterketa bat da… baina, batez ere, AzkoitiAzpeitia guztion festa da!

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg