Web
Analytics
500 LAGUN INGURU BERAKO VI. MENDI MARATOI ERDIAN - Lasterketak.eus 500 LAGUN INGURU BERAKO VI. MENDI MARATOI ERDIAN - Lasterketak.eus

500 LAGUN INGURU BERAKO VI. MENDI MARATOI ERDIAN

500 lagun inguruk parte hartuko dute datorren apirilak 11n, igandean, ospatuko den 21 kilometro eta 2700 metro baino gehiagoko 6. mendi maratoi erdian. Berriro ere, Nafarroako kopako lehen proba puntuagarria izando da.

 

Didier Zago lasterkari frantsesa, orain 2 aste Urnietan burutzen den Adarrako igoera irabazi zuena, aurtengoan ere gogor saiatuko da 2009ko garaipena eskuratu eta 1:40:19tan dagoen errekorra hobetzen. Irteera puntuan, Fernando Etxegarai, bi aldiz karrera irabazi duena eta aurtengoan ere Sara Trail bortz aldiz segidan irabazi duena izango da. Hauetaz gain, Walter Becerra bizkaitarra, hirugarren 2009an, Iñigo Lasaga, Nafarroako kopako txapelduna, eta Aritz Kortabarria, lehengo urtean Lakuntza-Aralar eta Kamile Extreme irabazi zituena egongo dira.

 

Neska kategorian berriz, borroka estua izando da: Alizia Olazábal, proba 3 aldiz irabazi duena, Nerea Amilibia, hainbat mendi lasterketa irabazi dituena eta Berako mendi lasterketa nahiz eta ez irabazi hirugarren eta bigarren postuan bukatu dituena, eta Ohiana Azkorbebeitia, orain bi aste Sara Korrika Trail irabazi zuenaren artean.

 

Karreran, aurreko urteetan baina parte hartzaile gehiago izango dira, 500 lasterkari inguruk parte hartuko dutela espero baita, dortsalak izen emate epea ireki eta egun terdira bete zirelarik. Korrikalari guztietatik, %46a Gipuzkoatik dator, %31 Nafarroatik, %11 Bizkaitik eta gainerakoak, Iparralde, Alaba edo Madriletik.

 

Senior kategoriako irabazle bakoitzak 300 euro, garaikurra eta txapela irabaziko ditu, eta probako errekorra hobetzen duenak 300 euroko sari gehigarria izando du. Hortaz gain, Ibardingo “meta volante”-tik lehen pasatzen denak 150 euroko saria eskuratuko ditu.

 

Bigarren urtez jarraian, 12 eta 17 urteko gazteendako karrera burutuko da, Polikiroldegi paretik abiatu eta Ibardinen bukatuko den 6 kilometroko lasterketa egin beharko dute hauek.

 

Aurtengo edizioan denbora kontrol  puntua Manttalen, 6. kilometroan, eta Larunen, 900metrorekin probako punturik altuenean, egongo dira. Ibilbide guztia ongi markatu eta zaindua izango da, boluntario eta osasun zerbitzuetako langileen artean, ia 150 laguntzaile izango baitira.

 

Ibilbide guztian zehar hainbat hornidura puntu izango dira eta lasterketa bukaeran Ricardo Baroja Eskolako frontoian parte hartzaile guztiendako lunch-a emango da.

 

DORSALES-DORTSALAK 2010

 

1, 2 y 3 No se adjudican en memoria de Loro Pikabea, Xabier Zubieta y Xabier Saralegi                                                                          

 

4- Alizia Olazabal (Irun.7/9/69)     13- Didier Zago (Feas, Frantzia, 26/6/78)

 

5.- Ohiana Azkorbebeitia (Abadiño. 28/8/81) 14- Fernando Etxegarai (Bera. 6/8/72)

 

6-     Nerea Amilibia (Aia. 2/3/71)         15- Walter Becerra (Sestao. 17/11/84)

 

7-Maitane Txueka (Arbizu.13/4/80)          16- Juan Mari Garin (Alegi. 8/10/58)

 

8- Ainhoa Jauregi (Urnieta. 20/4/80)        17 Iñigo Lasaga (Etxalar. 14/11/81)

 

9- Ana Cárcamo (Irun. 5/12/65)                 18- Aritz Kortabarria (Arrasate. 9/6/62)

 

10- Jone Peláez (Altsasu. 5/3/63)  19- Unai Santamaria (Hernani. 29/3/72)

 

11- Jaione Sasieta (Ezkio-Itsaso. 1/12/72)          20- Patxi Irazoki (Igantzi. 7/3/78)

 

12- Ana Celayeta                                          21- Rikar Otegi (Donostia. 15/12/67)

 

22- Patxi Pikabea (Bera. 20/8/1970)

                           

Informazio gehiago www.manttale.com

 

Iñaki Pikabea

627871875

Manttale Mendi Lasterketa Taldea

Artxibo
Event Search